I. Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituko bigarren proba Arriaranen jokatuko da urriaren 1ean
Hirugarren urtez antolatu dute arriarandarrek mendi duatloia. Aurten ordea, berrikuntzekin dator: I. Euskal Herriko mendi duatloiaren zirkuituko proba izango baita. Zortzi proba izango ditu Hego Euskal Herri mailan osatu den zirkuituak. Era honetan, mendi duatloia indartu eta herritartu nahi dute. Urriko lehenengo larunbatean izaten da Beasaingo Arriaran auzoko mendi duatloia. 6,8 kilometro korrika eta 14 kilometro mendiko bizikletan egiten dituzte kirolariek, arriarandarrek auzolanean prestatutako ibilbidean. Orain arteko bi edizioetan, Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak jokatu dira proba horretan. Dena den, antolatzaileek ez zuten esperientzia onik eduki antolaketa modu honekin. “Aurreko bi edizioak federazioarekin batera antolatu ditugu. Lehenengo edizioa, Nafarroan federatuta zegoen gipuzkoar batek irabazi zuen baina ez zioten saririk eman, ez zegoelako Gipuzkoan federatuta. Bigarren urtean, nafar batek irabazi zuen eta hari ere ez zioten eman, nafarra zelako. Bigarrena, gipuzkoarra izan zen, baina federatu gabea eta hari ere ez zioten saririk eman. Nahiko erreta geunden gai horrekin”, argitu du Aitor Mendizabalek, Arriarango Intxaurpe Elkarteko Kirol batzordeko kideak. Bi probetan izan ziren “arazo” horiek abiapuntu hartuta, “Ibarrako taldearekin elkartu ginen, beraiek ere mendi duatloi lasterketa bat antolatu nahi zutela eta. Federazioarekin zein arazo genituen azaldu genien. Gainerako herrietakoei ere azaldu genien egoera eta proposamen bat egin genuen Euskal Herri mailako probak antolatzeko, [...]
Hirugarren urtez antolatu dute arriarandarrek mendi duatloia. Aurten ordea, berrikuntzekin dator: I. Euskal Herriko mendi duatloiaren zirkuituko proba izango baita. Zortzi proba izango ditu Hego Euskal Herri mailan osatu den zirkuituak. Era honetan, mendi duatloia indartu eta herritartu nahi dute.
Urriko lehenengo larunbatean izaten da Beasaingo Arriaran auzoko mendi duatloia. 6,8 kilometro korrika eta 14 kilometro mendiko bizikletan egiten dituzte kirolariek, arriarandarrek auzolanean prestatutako ibilbidean.
Orain arteko bi edizioetan, Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak jokatu dira proba horretan. Dena den, antolatzaileek ez zuten esperientzia onik eduki antolaketa modu honekin. “Aurreko bi edizioak federazioarekin batera antolatu ditugu. Lehenengo edizioa, Nafarroan federatuta zegoen gipuzkoar batek irabazi zuen baina ez zioten saririk eman, ez zegoelako Gipuzkoan federatuta. Bigarren urtean, nafar batek irabazi zuen eta hari ere ez zioten eman, nafarra zelako. Bigarrena, gipuzkoarra izan zen, baina federatu gabea eta hari ere ez zioten saririk eman. Nahiko erreta geunden gai horrekin”, argitu du Aitor Mendizabalek, Arriarango Intxaurpe Elkarteko Kirol batzordeko kideak.
Bi probetan izan ziren “arazo” horiek abiapuntu hartuta, “Ibarrako taldearekin elkartu ginen, beraiek ere mendi duatloi lasterketa bat antolatu nahi zutela eta. Federazioarekin zein arazo genituen azaldu genien. Gainerako herrietakoei ere azaldu genien egoera eta proposamen bat egin genuen Euskal Herri mailako probak antolatzeko, eta federatua izatea ez zedila txapela janzteko baldintza izan. Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako zortzi elkartek bat egin dute proposamenarekin. Euskal Herria Kirola eta Esait erakundeek ere bat egin dut
Proposamen irekia da eta “ateak irekita dauzka gure filosofia onartzen duen edonork”.
Proba gehiago
Zortzi probako zirkuitua osatzea lortu dute. Lau Gipuzkoan izango dira, bi Bizkaian, eta bana Araban eta Nafarroan. Gehienak, proba berriak dira. “Egitasmo honekin mendi duatloi proba gehiago sortzea lortu dugu, azken batean, mendi duatloia indartu nahi baitugu. Mendi duatloia minimotan dago. Hau ondo ateratzen bazaigu, aurrera egingo du. Ez da helburua eliteko kirolariek bakarrik parte hartzea. Batez ere, kirol hau probatzera eta ezagutzera jendea erakarri nahi dugu”, azpimarratu du Mendizabalek.
Puntuazioa
Batez ere, probak herrikoiak izatea nahi dute antolatzaileek. “Eliteko jendea etorriko da, baina batez ere, mendiko bizikletan ibiltzen direnak animatu nahi ditugu probatzera. Jendeak gustura hartu du, ilusioarekin hartu du”.
Filosofia horren adibidea da proba bakoitza bukatzeagatik kirolariak puntuak jasoko dituela eta proba guztiak bukatzen dituztenak saritu nahi dituztela. “Proba bakoitzak puntuazio ezberdina izango du, kilometro kopuruaren eta gogortasunaren arabera. Arriarango kasuan adibidez, gizonezko eta emakumezko irabazleek 45na puntu jasoko dituzte; bigarrenek 36na, 3.ek 28na, 4.ek 22na… eta hamargarrenak 6na puntu. Gainerakoek, bukatzen duten guztiek, 5na puntu pilatuko dituzte. Zirkuituko txapelduna puntuaziorik altuena duena izango da”.
Euskal Herriko txapela
Zirkuituaren sistemaz gain, Euskal Herriko txapela ere jokatuko da proba bakarrera. Urriaren 8an izango da, Zubietan.
Aurten, Ipar Euskal Herria kanpoan utzi behar izan dute, baina aurrera begira Ipar Euskal Herrian probaren bat ere egin nahi dute. Aseguruaren kontua da konpondu beharreko arazoa. “Aseguru arazoak daude. Hemengo aseguruak ez baitu Iparralderako balio. Hurrengo urterako utzi dugu gai hori baina hangoekin ere harremanetan jartzea nahi dugu”, dio arriarandarrak.
Zortzi proba
Irailaren 24tik azaroaren 27ra bitartean osatuko da mendi duatloi zirkuitua, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako zortzi herritan.
- Irailaren 24an, Ibarran (Gipuzkoa).
- Urriaren 1ean, Arriaranen.
- Urriaren 8an, Zubietan (Gipuzkoa), Euskal Herriko txapelketa.
- Urriaren 22an, Zilbeitin (Nafarroa).
- Urriaren 30ean, Zallan (Bizkaia).
- Azaroaren 6an, Langraitzen (Araba).
- Azaroaren 20an, Amasan (Gipuzkoa).
- Azaroaren 27an, Mallabian (Bizkaia).
Arriarango proba
Urriaren 1ean jokatuko da Arriarango mendi duatloi proba. Arratsaldeko 3etan umeentzako proba izango da eta 4etan hasiko da helduen proba. Orain arteko proba hiru zatitan banatzen zen: 6 km korrika, 20 km bizikletan eta 3 km korrika. Aurten dena den, aldaketak izango dira eta kilometro gutxiago egin beharko dituzte: 6 kilometo korrika eta 12 kilometro bizikletan. Aitor Mendizabalek azaldu digu aldaketa horren zergatia: “AHTren obrak direla eta Mandubiako bidea itxita dago eta Arriarango bidetik pasatzen da trafiko guztia eta ez digute baimenik eman zirkuitu zaharrean ibiltzeko, errepidea gurutzatzen dugulako. Behin-behineko ibilbide bat prestatu dugu, 6 km-ko zirkuitua da. Ibilbide berrian beraz, kilometro gutxiago egin beharko dituzte: korrika itzuli bat, 6 km eta bizikletan bi itzuli, 12 k
Irailaren 26an eman daiteke izena mendiduatloia.com webgunean. Sariak, opariak, zozketak… izango dira partehartzaileentzat eta irabazleentzat. “Meriendatxoa ere bai. Giro polita sortzen da”, gaineratu du arriarandarrak.
Auzolana oinarri
Arriarango Intxaurpe Kultur Elkarteak eta I. Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituak antolatutako proba da Arriarangoa. Trigoi Triatloi Taldeak ere antolakuntzan laguntzen du. Dena den, auzolana da probaren oinarria, arriarandarrek auzolanean prestatzen baitute ibilbidea.