Aurten ere hainbat ikastaro egiteko aukera izango da, Seguran
Ohikoa den moduan, aurtengo denboraldian ere hainbat ikastaro egiteko aukera izango da Seguran. Soinketa esaterako, Jokin Elkorok emango du, eta kurtso osoko iraupena izango du. Hiru talde egingo dituzte: goizeko taldea (asteartean hasiko dira), arratsaldekoa (hasita daude jada) eta jubilatuena (asteartean hasiko dira). Soinketa Baratze pilotalekuan egingo dute, eta izena eman nahi duenak bertara joan beharko du. Yoga ikastaroa Jose Luis Anduagak emango du, eta hiru hilabeteko iraupena izango du. Saioak Baratze pilotalekuan egingo dituzte. Datorren asteazkenean emango diote hasiera ikastaroari. Euskal dantzak Eñaut Arretxek erakutsiko dizkie helduei, eta hiru hilabeteko iraupena izango du ikastaroak. Pilotalekuan ikasiko dituzte dantzak, eta bihar, ostirala (irailak 30) emango diete hasiera saioei. Latindar dantzak Julen Aizpeoleak emango ditu, eta kurtso osoko iraupena izango du ikastaroak. Bi maila egin dituzte: maila ertaina dutenena (hasita daude) eta hasierako maila dutenena, haurrak barne (asteartean hasiko dira). Osasun etxeko beheko solairuan egingo dute ikastaroa. Egur taila ikastaroa Jabier Arrietak emango du, eta hiru hilabeteko iraupena izango du. Hasita daude jada, eta saioak astearteetan egiten dituzte Baratze pilotalekuko 1. solairuan. Esku lanak Arantxaxu Lizarraldek emango ditu, eta kurtso osoko iraupena izango dute. Saioei hurrengo ostiralean (urriak 7) emango diete hasiera, eta osasun etxeko bigarren solairuan emango ditu. Euskara ikastaroa [...]
Ohikoa den moduan, aurtengo denboraldian ere hainbat ikastaro egiteko aukera izango da Seguran.
Soinketa esaterako, Jokin Elkorok emango du, eta kurtso osoko iraupena izango du. Hiru talde egingo dituzte: goizeko taldea (asteartean hasiko dira), arratsaldekoa (hasita daude jada) eta jubilatuena (asteartean hasiko dira). Soinketa Baratze pilotalekuan egingo dute, eta izena eman nahi duenak bertara joan beharko du.
Yoga ikastaroa Jose Luis Anduagak emango du, eta hiru hilabeteko iraupena izango du. Saioak Baratze pilotalekuan egingo dituzte. Datorren asteazkenean emango diote hasiera ikastaroari.
Euskal dantzak Eñaut Arretxek erakutsiko dizkie helduei, eta hiru hilabeteko iraupena izango du ikastaroak. Pilotalekuan ikasiko dituzte dantzak, eta bihar, ostirala (irailak 30) emango diete hasiera saioei.
Latindar dantzak Julen Aizpeoleak emango ditu, eta kurtso osoko iraupena izango du ikastaroak. Bi maila egin dituzte: maila ertaina dutenena (hasita daude) eta hasierako maila dutenena, haurrak barne (asteartean hasiko dira). Osasun etxeko beheko solairuan egingo dute ikastaroa.
Egur taila ikastaroa Jabier Arrietak emango du, eta hiru hilabeteko iraupena izango du. Hasita daude jada, eta saioak astearteetan egiten dituzte Baratze pilotalekuko 1. solairuan.
Esku lanak Arantxaxu Lizarraldek emango ditu, eta kurtso osoko iraupena izango dute. Saioei hurrengo ostiralean (urriak 7) emango diete hasiera, eta osasun etxeko bigarren solairuan emango ditu.
Euskara ikastaroa AEKko irakasle batek emango du, eta kurtso osoko iraupena izango du. Ikastaroari astelehenean emango diote hasiera, udal liburutegian.
Gorputz heziketa, antzerki eta erlaxapen tailerrak Maider Bartolomek emango ditu, eta kurtso osoko iraupena izango dute. Saioak Botikaxar kultur unean eta Baratze pilotalekuan izango dira. Haurrek astean ordu bat egingo dute, eta gazte eta helduek berriz, astean ordu eta erdi. Urrian emango diete hasiera saioei.
Pintura ikastaroa Itziar de la Granjak emango du, eta hiru hilabeteko iraupena izango du. Urrian hasiko dira.
Aerobic ikastaroak kurtso osoko iraupena izango du, baina oraindik zehaztu gabe dago nork emango duen eta zein egunetan.
Segurako Udaletik jakitera eman dutenez, kurtsoan zehar beste ikastaro batzuk antolatzea aurreikusten dute, esaterako sendabelarrena.