Datorren azaroaren 20an, Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak egingo dituzte. Hori dela eta, bizilekuz aldatu duten herritarrei, edota aurten 18 urte bete dituztenei, datuak egiaztatzeko eskatu die Ordiziako Udalak. Hautesle erroldak ik...
Atzo Osoko Bilkura ospatu zuten Legazpin. Puntu gutxi izanagatik ere, luze joan zen batzarra, ordu eta erditik gora iraun baitzuen. Batetik, espetxeetan preso dauden pertsonen senideentzat garraiorako banakako diru-laguntzak emateko oinarriak onartu zi...
19:00. Txupinazoa eta jaien hasiera haur jolas eta buruhandiekin. 19:30. Aurreko urteko jaietako argazkien proiekzioa. 19:30. Lehenengo patata tortila lehiaketa. 20:00.Poteoa trikitilariekin. 20:30. Bingoa. 22:00. Mus txapelketa. 23:00. Bingoa.
Gabirian urriko lehen larunbatean jokatzen den Osinalde Bola Txapelketak 18. ekitaldia du etzi, larunbata. Izena emateko aukera 17:00etatik 18:00etara izango da. Jokoak, ordea, partaide guztien tiraldiak (probakoa eta zortzi baleko) bukatu arte jarrait...
(Arkaitz Apalategi-Goierriko Hitza) Udako oporrak atseden hartu eta kultura eta herrialde berriak ezagutuz gozatzeko egunak izaten dira. Zenbaitetan, ordea, gauzak okertzen hasi eta ameskaizto bihur daitezke, bidaiarientzat eta haien familientzat. Hori gertatu zaie bost gazte euskalduni (tartean hiru ataundar), Mexikora egin duten bidaian. Ikasketak atzerrian egiteko Erasmus programaren bidez, Ataungo gazte bat Mexikora joan zen, eta beste bi, hari laguntzeko aitzakian, astebeteko bidaia egitera joanak ziren. Joan den igandean, irailak 25, Erasmusek berak antolatutako irteera batean parte hartu zuten. Auto batzuk alokatu eta Cancun hiri ezagunetik gertu dagoen Cozumel Quintana Roo irlara joan ziren. Arratsaldean, bueltako bidea hartu zutenean, hiru ataundarrak eta beste bi lagun zeramatzan autoak istripua izan zuen. Gehienek, zauri arinak besterik ez zituzten izan, baina gazteetako batek, bertebra bat hautsita eta beste bat tokiz mugituta zuela artatu behar izan zuten. Handik, Cancuneko ospitalera eraman zuten. Familiaren aurreneko asmoa, gaztea Euskal Herrira ekartzea bazen ere, bidean hainbat zailtasunekin egin dute topo; izan ere, kulturaz gain, erakunde publikoen funtzionamendua ere oso ezberdina da bi herrialdeen artean. Aseguru etxeekin, hango eta hemengo medikuekin eta enbaxadarekin hartu emanean egon dira astebetez, eta egoera zail baten aurrean daude. Gaztearen egoera ilusita, tokiz mugitzeak dituen arriskuez gain, aseguru etxeak ez du bidaia horren [...]
19:00etan izango da inaugurazio ekitaldia Juan de Lizarazun; erakusketa urriaren 16ra arte egongo da zabalik.
Almitza sega elkarteak nazioartera begira jarraitzen du, abuztuan Eslovenian Europako txapelketan parte hartu ondoren. Hurrengo ikuskizuna segalari alemaniarrekin batera egingo dute, igandean Azpeitian, Kilometroak festaren barruan. 12:00etan hasiko da...
Ataun San Gregorioko Joxemiel Barandiaran Museoak larunbat honetarako Jentilak Errotatxon jardunaldi tematikoa antolatu du. Goizez (10:00-14:00) eta arratsaldez (16:00-18:00) museoa, errota eta antigoaleko zerrategia bisitatu ahalko dira, doan. Egitara...
Sanmigeletako pilota txapelketaren finalak jokatuko dituzte, gaur, Lazkaon. 10:30ean hasiko da jaialdia, eta haurren artean sei partida izango dira. Gazteenetatik hasita, benjamin, alebin eta infantil mailetako 23 haurrek parte hartuko dute, plazako frontoian. Txapelketa Lapke elkarteak eta San Benito ikastolak antolatu dute, eta uda aurrean hasi zen. Partidak: Ander Garmendia-Unai Ramos-Mikel Garmendia / Aitzol Lasa-Iker Sukia-Unax Arnaz (2003, 2002 eta 2001 urteetan jaioak). Arkaitz Baztarrika-Aratz Gorrotxategi / Eñaut Mendia-Martxel Ruiz-Aitzol Ugartemendia (2000, 1999). Sofia Peralto-Irati Eztala-June Alustiza / Andrea Murillo-Ainhoa Lasa-Leire Minguez (neskak, palaz). Ander Murua / Iraitz Zubizarreta (1998). Beñat Garmendia / Aitor Azkonobieta (1997, 1996). Xanet Lizarralde / Unai Urretabizkaia (1995, 1994).
Azheimerra duten gaixoen senideen AFAGI elkarteak, gaitz horren inguruko hitzaldia antolatu dute. Bertan, senitarteko zaintzaileei prestakuntza emango diete. Saioa astelehenean izango da, 16:00etan, jubilatuen egoitzan. Parte hartzeko aurrez eman behar...
Roberto Ruiz, Koldo Donazar, Koldo Zaldua eta Koldo Agirre Datozen urteetan ere Carling Football Fest jaialdia antolatzeko ahalegina egingo dutela iragarri dute Beasain Kirol Elkartetik eta Mahou-San Miguel enpresatik. Aurten jaialdiak izan duen arrakasta oso handia izan dela esan dute, eta festaren balorazio oso positiboa egin dute. Jaialdiaren inguruko hainbat datu emanez azpimarratu dute festak izan duen arrakasta. Roberto Ruiz sukaldariak jakitera eman duenez, 300 otordutik gora eman dituzte jaialdiko lau egunetan, eta tabernan 4.000 pintxo saldu dituzte. Koldo Zaldua Beasain K.E-ko lehendakariak kirol arloko datuak eman ditu: «Plazan jarritako bi zelaietean 64 taldek jokatu zuten, guztira 250 umetik gora. Umeen eta helduen partidak ikusten berriz, 1.000 lagunetik gora egon dira». Koldo Donazar Carling markaren banatzaileak eta Koldo Agirre alkateak ere esker oneko hitzak izan dituzte, eta dotzen urteetan ere festa babestuko dutela iragarri dute
Legazpiko Agenda 21eko Herritarren Foroa datorren astean hasiko da lanean. Ostegunean bilduko dira, 18:30ean udaletxean. Bertan, foroan euskararen erabilera sustatzeko moduez hitz egingo dute. Udal plan orokorra aldatzeko proposamena ere eztabaidatu...
Zapatuan Trikornio txapelketa ospatuko dute Legazpin. Goizean hasiko dituzte jolasak eta talde kopuruaren arabera, arratsaldean ere jarraituko dute. Domingo Agirre ikastetxeko jolastokian elkartuko dira. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko 1....
Meategiko trena berreskuratzeko lanen hirugarren fasea bukatuta dago jada, Zerainen. Trenbidearen erdi aldean, Liztormendiko gunean, alemanen garaian egindako tunel bat dago, eta hirugarren fasean tunela bera zaharberritu eta balioan jarri dute. Alegia, trena pasatzeko moduan utzi dute
Ohikoa den moduan, aurtengo denboraldian ere hainbat ikastaro egiteko aukera izango da Seguran. Soinketa esaterako, Jokin Elkorok emango du, eta kurtso osoko iraupena izango du. Hiru talde egingo dituzte: goizeko taldea (asteartean hasiko dira), arratsaldekoa (hasita daude jada) eta jubilatuena (asteartean hasiko dira). Soinketa Baratze pilotalekuan egingo dute, eta izena eman nahi duenak bertara joan beharko du. Yoga ikastaroa Jose Luis Anduagak emango du, eta hiru hilabeteko iraupena izango du. Saioak Baratze pilotalekuan egingo dituzte. Datorren asteazkenean emango diote hasiera ikastaroari. Euskal dantzak Eñaut Arretxek erakutsiko dizkie helduei, eta hiru hilabeteko iraupena izango du ikastaroak. Pilotalekuan ikasiko dituzte dantzak, eta bihar, ostirala (irailak 30) emango diete hasiera saioei. Latindar dantzak Julen Aizpeoleak emango ditu, eta kurtso osoko iraupena izango du ikastaroak. Bi maila egin dituzte: maila ertaina dutenena (hasita daude) eta hasierako maila dutenena, haurrak barne (asteartean hasiko dira). Osasun etxeko beheko solairuan egingo dute ikastaroa. Egur taila ikastaroa Jabier Arrietak emango du, eta hiru hilabeteko iraupena izango du. Hasita daude jada, eta saioak astearteetan egiten dituzte Baratze pilotalekuko 1. solairuan. Esku lanak Arantxaxu Lizarraldek emango ditu, eta kurtso osoko iraupena izango dute. Saioei hurrengo ostiralean (urriak 7) emango diete hasiera, eta osasun etxeko bigarren solairuan emango ditu. Euskara ikastaroa [...]
Zumalakarregi museoan XIX. mendeko pertsonaiak landuko dituzte urrian zehar. Tailerrak ohiko moduan larunbatetan izango dira, 17:30etik 19:00etara bitartean, eta 6tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek parte hartu ahal izango dute. Saioengatik ez dute ordaindu beharrik izango. Museoan tailerrak egiten dituztela bada jada denboralditxo bat. Orain arte larunbat bakoitzean gai bat jorratu izan dute. Aurtengo denboraldian, ordea, zentzu horretan aldaketa egitea erabaki dute. Orain hilero gai orokor bat aukeratu eta larunbatero gai horren atal bat lantzen dute. «Tailerrek jarraipena izaten dute orain, eta azken larunbatean hilabete osoan zehar landutakoa biltzen dugu. Haurrek tailerrek funtzio argi bat dutela ikusi dezaten nahi genuen, eta horregatik erabaki dugu modu horretan egitea», dio Ane Aranburu museoko kideak. Margolariak hizpide, bihar XIX. mendeko pertsonaien barruan biharko saioan margolari ospetsuak izango dituzte hizpide. Urriaren 8an musikari eta olerkariak hartuko dituzte gai moduan, urriaren 15ean garaiko zientzialariak eta urriaren 22an gerlari ausartak. Urriaren 29an, hilabeteko azken larunbatean, antzerkia egingo dute pertsonaiekin. Tailerretan parte hartu nahi duenak aurrez eman behar du izena Zumalakarregi museoko telefono zenbakira , 943 88 99 00ra deituta edota bertako wegbunean sartuta.
IEP! Idiazabalgo Euskara Planaren jarraipen batzordeak Hizkuntzen Ginkana izeneko txapelketa antolatuko du aurten ere herrian. Iaz egin zuten lehendabiziko aldiz, eta 368 herritarrek parte hartu zuten. Antolatzaileen hitzetan «partaidetza handia izateaz gain, giro oso polita sortu zen herrian eta beraz, aurten ere antolatzea pentsatu dugu». Hizkuntzen Ginkana lehiaketaren helburua herriko dendetako, ile-apaindegietako eta tabernetako bezeroen hizkuntza ohituretan eragiten jarraitzea da. Galderei erantzun Astean behin botatako bi galderei erantzun beharko diete parte hartzaileek. Galderak hizkuntzei buruzkoak izango dira aurten ere. Lehiaketak zortzi asteko iraupena izango du. Lehen bi galderak urriaren 5ean egingo dituzte antolatzaileek, eta azkenak azaroaren 23an. Txartelak astero banatuko dituzte, eta herriko dendetan, ile-apaindegietan eta tabernetan jarriko dituzte. Txartel horietan galderen erantzunak idatzi beharko dira, baita norberaren izena eta telefono zenbakia ere. Galderei erantzun eta txartelak bete ondoren, antolatzaileek jarritako buzoietan sartu beharko dira. Edozeinentzat irekia Lehiaketa irekia da, edonork parte har dezake, bai bakarka eta baita taldeka ere, baina galdera bakoitzari erantzun bakarra eman ahal izango zaio. Irabazleen izenak abenduaren 1ean jakinaraziko dituzte antolatzaileek. Herriko informazio pantailan jarriko dituzte. Lehiaketa irabazten duenak herriko dendetan, ile-apaindegietan eta tabernetan gastatzeko 200 euroko txartela lortuko du. Bigarren egiten duenak, herrian gastatzeko 100 euroko txartela eta hirugarren egiten duenak, herrian gastatzeko 50 [...]
Igandean Azpeitian egingo den Kilometroak jaialdira joateko autobusa antolatu dute Gabiriako gazteek, edozein herritarri irekia. Ostatuan eta Osinalde elkartean eman behar da izena, orrietan. Bakoitzarena 5 euro da. 09:30ean irtengo da, 20:00etan itzul...