Datozen urteetan ere Carling jaialdia antolatuko dutela esan dute
Roberto Ruiz, Koldo Donazar, Koldo Zaldua eta Koldo Agirre Datozen urteetan ere Carling Football Fest jaialdia antolatzeko ahalegina egingo dutela iragarri dute Beasain Kirol Elkartetik eta Mahou-San Miguel enpresatik. Aurten jaialdiak izan duen arrakasta oso handia izan dela esan dute, eta festaren balorazio oso positiboa egin dute. Jaialdiaren inguruko hainbat datu emanez azpimarratu dute festak izan duen arrakasta. Roberto Ruiz sukaldariak jakitera eman duenez, 300 otordutik gora eman dituzte jaialdiko lau egunetan, eta tabernan 4.000 pintxo saldu dituzte. Koldo Zaldua Beasain K.E-ko lehendakariak kirol arloko datuak eman ditu: «Plazan jarritako bi zelaietean 64 taldek jokatu zuten, guztira 250 umetik gora. Umeen eta helduen partidak ikusten berriz, 1.000 lagunetik gora egon dira». Koldo Donazar Carling markaren banatzaileak eta Koldo Agirre alkateak ere esker oneko hitzak izan dituzte, eta dotzen urteetan ere festa babestuko dutela iragarri dute
Datozen urteetan ere Carling Football Fest jaialdia antolatzeko ahalegina egingo dutela iragarri dute Beasain Kirol Elkartetik eta Mahou-San Miguel enpresatik. Aurten jaialdiak izan duen arrakasta oso handia izan dela esan dute, eta festaren balorazio oso positiboa egin dute. Jaialdiaren inguruko hainbat datu emanez azpimarratu dute festak izan duen arrakasta.
Roberto Ruiz sukaldariak jakitera eman duenez, 300 otordutik gora eman dituzte jaialdiko lau egunetan, eta tabernan 4.000 pintxo saldu dituzte. Koldo Zaldua Beasain K.E-ko lehendakariak kirol arloko datuak eman ditu: «Plazan jarritako bi zelaietean 64 taldek jokatu zuten, guztira 250 umetik gora. Umeen eta helduen partidak ikusten berriz, 1.000 lagunetik gora egon dira». Koldo Donazar Carling markaren banatzaileak eta Koldo Agirre alkateak ere esker oneko hitzak izan dituzte, eta dotzen urteetan ere festa babestuko dutela iragarri dute