Gabirian bola lehiaketa jokatuko da larunbatean
Gabirian urriko lehen larunbatean jokatzen den Osinalde Bola Txapelketak 18. ekitaldia du etzi, larunbata. Izena emateko aukera 17:00etatik 18:00etara izango da. Jokoak, ordea, partaide guztien tiraldiak (probakoa eta zortzi baleko) bukatu arte jarrait...
Gabirian urriko lehen larunbatean jokatzen den Osinalde Bola Txapelketak 18. ekitaldia du etzi, larunbata. Izena emateko aukera 17:00etatik 18:00etara izango da. Jokoak, ordea, partaide guztien tiraldiak (probakoa eta zortzi baleko) bukatu arte jarraituko du.
Osinalde elkarteak eta Gabiriako Udalak antolatu dute txapelketa, beste 14 enpresaren babesarekin. 11 sari daude: sailkapen orokorreko bost aurrenekoentzat (irabazleak txapela, gazta, bi botila ardo, 70 euro eta sarreraren %40), 18 urtez beheko lehen hirurentzat (garailearentzat Etxahun garaikurra) eta aurreneko hiru gabiriarrentzat. Dirutan 310 euro eta bildutako guztia banatuko da. Zazpiko gehien jotzen duenak odolki sorta jasoko du saritzat.
SARIAK:
Sailkapen orokorra
- Txapela, gazta, bi botila ardo, 70 euro, eta sarrera-diruaren %40.
- Gazta, bi botila ardo, 60 euro eta sarreraren %30.
- Gazta, bi botila ardo, 50 euro eta %20.
- Bi botila ardo, 40 euro eta %10.
- Bi botila ardo eta 30 euro.
Herritarrak
- Txapela, gazta eta bi afari Korta jatetxean.
- Gazta eta bi afari Aztiri erretegian.
- Txuletak, Iñaki Campos Harategian.
Gazteak
- Etxahun Garaikurra eta 25 euro.
- 20 euro.
- 15 euro.
Zazpiko gehien botatzen dituenarentzat Murua harategiko odolki sorta dago.