Hamahiru batzorde osatu dituzte Legazpiko udaletxean
Atzo Osoko Bilkura ospatu zuten Legazpin. Puntu gutxi izanagatik ere, luze joan zen batzarra, ordu eta erditik gora iraun baitzuen. Batetik, espetxeetan preso dauden pertsonen senideentzat garraiorako banakako diru-laguntzak emateko oinarriak onartu zi...
Atzo Osoko Bilkura ospatu zuten Legazpin. Puntu gutxi izanagatik ere, luze joan zen batzarra, ordu eta erditik gora iraun baitzuen. Batetik, espetxeetan preso dauden pertsonen senideentzat garraiorako banakako diru-laguntzak emateko oinarriak onartu zituzten. Aitor Madina zinegotziaren udal eta enpresa karguen bateragarritasuna ere onartu zuten eta legealdi berrirako udal batzordeen osaketaren berri ere eman zuten: hamahiru batzorde osatu dituzte osotara.
Batzordeak:
1.BARNE-ARAUDIA, ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDUA(Idazkaritza-Secretaría).
2. OGASUNA / HACIENDA:
3. PERTSONALA
4. INDUSTRIA, ENPLEGUA ETA MERKATARITZA
5. NEKAZARITZA
6. GARAPEN IRAUNKORRA / DESARROLLO SOSTENIBLE:
7. HIRIGINTZA, OBRAK ETA ZERBITZUAK
8. KULTURA
9. GAZTERIA
10. EUSKARA:
11. HEZKUNTZA
12. GIZARTE ONGIZATEA
13. KIROLAK
Udal eraikinen garbiketa kontratuari dagokion puntua, gaur 13:00etan egingo duten aparteko bilkuran onartuko dute.
Gai ordenean ez egon arren, PSE-EEk zabor bilketaren gaia ardatz zuen mozioa ere aurkeztu zuen. Bertan, besteak beste, atez ateko bilketa «garestiagoa, osasunarentzat kaltegarriagoa eta ezerosoagoa» dela zioen, errausketaren «beharra» nabarmenduz. Mozioak, hondakinen kudeaketarako aurreikusi diren planak geldiaraztearen aurkako jarrera erakustea eskatzen zion Udalari, beste arrazoi batzuen artean, «diru zor itzelak izatea» edota «gure herriko hiri hondakinen kudeaketa airean utziko lukeen ziurgabetasunean sartzea» ekiditeko. Testuak ez zuen aurrera egin, baina hemen ere argi ikusi zen gai honek zeresana emango duela aurrerantzean.