Hauteskunde errolda jendaurrean ikusgai jarri dute
Datorren azaroaren 20an, Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak egingo dituzte. Hori dela eta, bizilekuz aldatu duten herritarrei, edota aurten 18 urte bete dituztenei, datuak egiaztatzeko eskatu die Ordiziako Udalak. Hautesle erroldak ik...
Datorren azaroaren 20an, Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak egingo dituzte. Hori dela eta, bizilekuz aldatu duten herritarrei, edota aurten 18 urte bete dituztenei, datuak egiaztatzeko eskatu die Ordiziako Udalak. Hautesle erroldak ikusgai daude Herritarren arretarako bulegoan (9:00-13:30); erreklamazioak urriaren 3tik 10era bitartean egin daitezke.