Hiru bidaiari ataundarren ameskaiztoa
(Arkaitz Apalategi-Goierriko Hitza) Udako oporrak atseden hartu eta kultura eta herrialde berriak ezagutuz gozatzeko egunak izaten dira. Zenbaitetan, ordea, gauzak okertzen hasi eta ameskaizto bihur daitezke, bidaiarientzat eta haien familientzat. Hori gertatu zaie bost gazte euskalduni (tartean hiru ataundar), Mexikora egin duten bidaian. Ikasketak atzerrian egiteko Erasmus programaren bidez, Ataungo gazte bat Mexikora joan zen, eta beste bi, hari laguntzeko aitzakian, astebeteko bidaia egitera joanak ziren. Joan den igandean, irailak 25, Erasmusek berak antolatutako irteera batean parte hartu zuten. Auto batzuk alokatu eta Cancun hiri ezagunetik gertu dagoen Cozumel Quintana Roo irlara joan ziren. Arratsaldean, bueltako bidea hartu zutenean, hiru ataundarrak eta beste bi lagun zeramatzan autoak istripua izan zuen. Gehienek, zauri arinak besterik ez zituzten izan, baina gazteetako batek, bertebra bat hautsita eta beste bat tokiz mugituta zuela artatu behar izan zuten. Handik, Cancuneko ospitalera eraman zuten. Familiaren aurreneko asmoa, gaztea Euskal Herrira ekartzea bazen ere, bidean hainbat zailtasunekin egin dute topo; izan ere, kulturaz gain, erakunde publikoen funtzionamendua ere oso ezberdina da bi herrialdeen artean. Aseguru etxeekin, hango eta hemengo medikuekin eta enbaxadarekin hartu emanean egon dira astebetez, eta egoera zail baten aurrean daude. Gaztearen egoera ilusita, tokiz mugitzeak dituen arriskuez gain, aseguru etxeak ez du bidaia horren [...]
(Arkaitz Apalategi-Goierriko Hitza) Udako oporrak atseden hartu eta kultura eta herrialde berriak ezagutuz gozatzeko egunak izaten dira. Zenbaitetan, ordea, gauzak okertzen hasi eta ameskaizto bihur daitezke, bidaiarientzat eta haien familientzat. Hori gertatu zaie bost gazte euskalduni (tartean hiru ataundar), Mexikora egin duten bidaian.
Ikasketak atzerrian egiteko Erasmus programaren bidez, Ataungo gazte bat Mexikora joan zen, eta beste bi, hari laguntzeko aitzakian, astebeteko bidaia egitera joanak ziren. Joan den igandean, irailak 25, Erasmusek berak antolatutako irteera batean parte hartu zuten.
Auto batzuk alokatu eta Cancun hiri ezagunetik gertu dagoen Cozumel Quintana Roo irlara joan ziren. Arratsaldean, bueltako bidea hartu zutenean, hiru ataundarrak eta beste bi lagun zeramatzan autoak istripua izan zuen. Gehienek, zauri arinak besterik ez zituzten izan, baina gazteetako batek, bertebra bat hautsita eta beste bat tokiz mugituta zuela artatu behar izan zuten. Handik, Cancuneko ospitalera eraman zuten.
Familiaren aurreneko asmoa, gaztea Euskal Herrira ekartzea bazen ere, bidean hainbat zailtasunekin egin dute topo; izan ere, kulturaz gain, erakunde publikoen funtzionamendua ere oso ezberdina da bi herrialdeen artean. Aseguru etxeekin, hango eta hemengo medikuekin eta enbaxadarekin hartu emanean egon dira astebetez, eta egoera zail baten aurrean daude. Gaztearen egoera ilusita, tokiz mugitzeak dituen arriskuez gain, aseguru etxeak ez du bidaia horren erantzukizuna bere gain hartu nahi. Hori dela eta, seguruenera, Mexikon bertan operatu beharko dute. Aseguruak ez du ordea operazio horren gastua bere gain hartu nahi, eta horrelako operazio batek, diru kopuru handia esan nahi du.
Hiru gazteen familiak, aurrera begira nola jokatu aztertzen ari dira. Ez dute baztertzen kasu honi aurre egiteko gizarteari laguntza eskatzea, eta datozen asteetan, hartutako erabakien berri emango dutela azaldu dute.