Hizkuntzen Ginkana lehiaketa egingo dute aurten ere Idiazabalen, urrian hasita
IEP! Idiazabalgo Euskara Planaren jarraipen batzordeak Hizkuntzen Ginkana izeneko txapelketa antolatuko du aurten ere herrian. Iaz egin zuten lehendabiziko aldiz, eta 368 herritarrek parte hartu zuten. Antolatzaileen hitzetan «partaidetza handia izateaz gain, giro oso polita sortu zen herrian eta beraz, aurten ere antolatzea pentsatu dugu». Hizkuntzen Ginkana lehiaketaren helburua herriko dendetako, ile-apaindegietako eta tabernetako bezeroen hizkuntza ohituretan eragiten jarraitzea da. Galderei erantzun Astean behin botatako bi galderei erantzun beharko diete parte hartzaileek. Galderak hizkuntzei buruzkoak izango dira aurten ere. Lehiaketak zortzi asteko iraupena izango du. Lehen bi galderak urriaren 5ean egingo dituzte antolatzaileek, eta azkenak azaroaren 23an. Txartelak astero banatuko dituzte, eta herriko dendetan, ile-apaindegietan eta tabernetan jarriko dituzte. Txartel horietan galderen erantzunak idatzi beharko dira, baita norberaren izena eta telefono zenbakia ere. Galderei erantzun eta txartelak bete ondoren, antolatzaileek jarritako buzoietan sartu beharko dira. Edozeinentzat irekia Lehiaketa irekia da, edonork parte har dezake, bai bakarka eta baita taldeka ere, baina galdera bakoitzari erantzun bakarra eman ahal izango zaio. Irabazleen izenak abenduaren 1ean jakinaraziko dituzte antolatzaileek. Herriko informazio pantailan jarriko dituzte. Lehiaketa irabazten duenak herriko dendetan, ile-apaindegietan eta tabernetan gastatzeko 200 euroko txartela lortuko du. Bigarren egiten duenak, herrian gastatzeko 100 euroko txartela eta hirugarren egiten duenak, herrian gastatzeko 50 [...]
IEP! Idiazabalgo Euskara Planaren jarraipen batzordeak Hizkuntzen Ginkana izeneko txapelketa antolatuko du aurten ere herrian. Iaz egin zuten lehendabiziko aldiz, eta 368 herritarrek parte hartu zuten. Antolatzaileen hitzetan «partaidetza handia izateaz gain, giro oso polita sortu zen herrian eta beraz, aurten ere antolatzea pentsatu dugu».
Hizkuntzen Ginkana lehiaketaren helburua herriko dendetako, ile-apaindegietako eta tabernetako bezeroen hizkuntza ohituretan eragiten jarraitzea da.
Galderei erantzun
Astean behin botatako bi galderei erantzun beharko diete parte hartzaileek. Galderak hizkuntzei buruzkoak izango dira aurten ere.
Lehiaketak zortzi asteko iraupena izango du. Lehen bi galderak urriaren 5ean egingo dituzte antolatzaileek, eta azkenak azaroaren 23an. Txartelak astero banatuko dituzte, eta herriko dendetan, ile-apaindegietan eta tabernetan jarriko dituzte. Txartel horietan galderen erantzunak idatzi beharko dira, baita norberaren izena eta telefono zenbakia ere. Galderei erantzun eta txartelak bete ondoren, antolatzaileek jarritako buzoietan sartu beharko dira.
Edozeinentzat irekia
Lehiaketa irekia da, edonork parte har dezake, bai bakarka eta baita taldeka ere, baina galdera bakoitzari erantzun bakarra eman ahal izango zaio.
Irabazleen izenak abenduaren 1ean jakinaraziko dituzte antolatzaileek. Herriko informazio pantailan jarriko dituzte.
Lehiaketa irabazten duenak herriko dendetan, ile-apaindegietan eta tabernetan gastatzeko 200 euroko txartela lortuko du. Bigarren egiten duenak, herrian gastatzeko 100 euroko txartela eta hirugarren egiten duenak, herrian gastatzeko 50 euroko txartela.