Urriko tailerretan XIX. mendeko pertsonaiak landuko dituzte, Zumalakarregin
Zumalakarregi museoan XIX. mendeko pertsonaiak landuko dituzte urrian zehar. Tailerrak ohiko moduan larunbatetan izango dira, 17:30etik 19:00etara bitartean, eta 6tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek parte hartu ahal izango dute. Saioengatik ez dute ordaindu beharrik izango. Museoan tailerrak egiten dituztela bada jada denboralditxo bat. Orain arte larunbat bakoitzean gai bat jorratu izan dute. Aurtengo denboraldian, ordea, zentzu horretan aldaketa egitea erabaki dute. Orain hilero gai orokor bat aukeratu eta larunbatero gai horren atal bat lantzen dute. «Tailerrek jarraipena izaten dute orain, eta azken larunbatean hilabete osoan zehar landutakoa biltzen dugu. Haurrek tailerrek funtzio argi bat dutela ikusi dezaten nahi genuen, eta horregatik erabaki dugu modu horretan egitea», dio Ane Aranburu museoko kideak. Margolariak hizpide, bihar XIX. mendeko pertsonaien barruan biharko saioan margolari ospetsuak izango dituzte hizpide. Urriaren 8an musikari eta olerkariak hartuko dituzte gai moduan, urriaren 15ean garaiko zientzialariak eta urriaren 22an gerlari ausartak. Urriaren 29an, hilabeteko azken larunbatean, antzerkia egingo dute pertsonaiekin. Tailerretan parte hartu nahi duenak aurrez eman behar du izena Zumalakarregi museoko telefono zenbakira , 943 88 99 00ra deituta edota bertako wegbunean sartuta.
Zumalakarregi museoan XIX. mendeko pertsonaiak landuko dituzte urrian zehar. Tailerrak ohiko moduan larunbatetan izango dira, 17:30etik 19:00etara bitartean, eta 6tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek parte hartu ahal izango dute. Saioengatik ez dute ordaindu beharrik izango.
Museoan tailerrak egiten dituztela bada jada denboralditxo bat. Orain arte larunbat bakoitzean gai bat jorratu izan dute. Aurtengo denboraldian, ordea, zentzu horretan aldaketa egitea erabaki dute. Orain hilero gai orokor bat aukeratu eta larunbatero gai horren atal bat lantzen dute. «Tailerrek jarraipena izaten dute orain, eta azken larunbatean hilabete osoan zehar landutakoa biltzen dugu. Haurrek tailerrek funtzio argi bat dutela ikusi dezaten nahi genuen, eta horregatik erabaki dugu modu horretan egitea», dio Ane Aranburu museoko kideak.
Margolariak hizpide, bihar
XIX. mendeko pertsonaien barruan biharko saioan margolari ospetsuak izango dituzte hizpide. Urriaren 8an musikari eta olerkariak hartuko dituzte gai moduan, urriaren 15ean garaiko zientzialariak eta urriaren 22an gerlari ausartak. Urriaren 29an, hilabeteko azken larunbatean, antzerkia egingo dute pertsonaiekin.
Tailerretan parte hartu nahi duenak aurrez eman behar du izena Zumalakarregi museoko telefono zenbakira , 943 88 99 00ra deituta edota bertako wegbunean sartuta.