Ampo Ordiziak garaipen bikaina lortu du El Salvadorren aurka (39-23)
“Aste zaila pasa dugu, baina partida hau irabazi dugu, eta horrek konfidantza handia emango digu. Hori bai, umiltasunez jarraituko behar dugu lanean, horrek egiten baitu taldea”. Partidaren bukaeran Axio Araña entrenatzaileak jokalariei esandako hitzak dira horiek, El Salvador ahaltsuaren aurka partida ederra jokatu eta erasoko puntu gehigarria lortuta (39-23). Joan den astean Santboianaren aurka galdu ondoren, burukamur antzera itzuli zen taldea Kataluniatik, baina gaurko garaipenak indarra emango die datozen erronkei begira. Etxeko partidak igandeetan jokatu ohitu ditu Ampo Ordiziak, baina jardunaldi honetan larunbatean izan da norgehiagoka. Altamira bete-bete eginda zegoen, eta partida ikusteko giro paregabea, berotso agian. Partidako lehen ordu laurdena oso paretsua izan da, eta espainiarrak izan dira markagailuan aurretik jarri direnak zigor kolpe bati esker. Baina lehen zatiko bigarren erditik aurrera, Arañaren mutilek grina badutela erakutsi dutela, eta atsedenaldira 17 eta 6 aurretik joan dira. Bigarren zati ederra Gogotsu atera dira goierritarrak bigarren zatian, eta partida irabazteaz gain, erasoko puntu gehigarria lortu nahi zutela erakutsi dute zelaian. Matias Tudela izan da 28. minutuan puntu hori ematen zuen entsegua lortu duena, markagailuan 34 eta 9koa jarriz. Emaitza horrekin partida asko ireki da, eta Ampo Ordiziak beste entsegu bat lortu du Krollen eskutik. El Salvadorrek azken minutuetan lortu ditu partidako [...]
“Aste zaila pasa dugu, baina partida hau irabazi dugu, eta horrek konfidantza handia emango digu. Hori bai, umiltasunez jarraituko behar dugu lanean, horrek egiten baitu taldea”. Partidaren bukaeran Axio Araña entrenatzaileak jokalariei esandako hitzak dira horiek, El Salvador ahaltsuaren aurka partida ederra jokatu eta erasoko puntu gehigarria lortuta (39-23). Joan den astean Santboianaren aurka galdu ondoren, burukamur antzera itzuli zen taldea Kataluniatik, baina gaurko garaipenak indarra emango die datozen erronkei begira.
Etxeko partidak igandeetan jokatu ohitu ditu Ampo Ordiziak, baina jardunaldi honetan larunbatean izan da norgehiagoka. Altamira bete-bete eginda zegoen, eta partida ikusteko giro paregabea, berotso agian. Partidako lehen ordu laurdena oso paretsua izan da, eta espainiarrak izan dira markagailuan aurretik jarri direnak zigor kolpe bati esker. Baina lehen zatiko bigarren erditik aurrera, Arañaren mutilek grina badutela erakutsi dutela, eta atsedenaldira 17 eta 6 aurretik joan dira.
Bigarren zati ederra
Gogotsu atera dira goierritarrak bigarren zatian, eta partida irabazteaz gain, erasoko puntu gehigarria lortu nahi zutela erakutsi dute zelaian. Matias Tudela izan da 28. minutuan puntu hori ematen zuen entsegua lortu duena, markagailuan 34 eta 9koa jarriz. Emaitza horrekin partida asko ireki da, eta Ampo Ordiziak beste entsegu bat lortu du Krollen eskutik. El Salvadorrek azken minutuetan lortu ditu partidako bi entseguak, markagailua txukunduz. Hirugarren denbora Ordiziako Zubibi jatetxean jokatuko dute, afaria egingo baitute bertan.














