Jende dezente dabil Ordiziako stock azokan
Ordizian merkatari elkarteak udalaren laguntzarekin antolatu duen III. Stock azokak bisitari dezente erakarri ditu bi egunotan. Atzo arratsaldean zabaldu zituen, eta bai atzo, eta baita gaur goiz-eguerdi partean ere asko izan dira gustuko produkturen bat moduan erosteko aukera baliatu dutenak. Guztira 23 dendari ari dira parte hartzen Beti Alai pilotalekuan jarritako azokan, erdiak baino gehiago Ordiziakoak. Modako arropan, eta haurrentza arropa eta osagaietan dago aukera gehien, baina kirol materiala eta bestelako produktuak erosteko aukera badago. Gaur arratsaldean ere zabalik egongo da azoka, eta baita bihar egun guztian ere. Frontoi atarian, berriz, haurrentzako jolasak jarri dituzte, eta haien ondoan, Amatriain fruta dendako Jose Luis Amatriain piparrak erre eta saltzen ari da. Pintxo poteoa tabernetan Herriko tabernariek ere bat egin dute asteburuko azokarekin, eta pintxo-potea egingo dute; hau da, pintxoa eta edaria prezio berezian jarriko dituzte. Gaur (18:00-21:00) eta bihar (12:00-14:30) gozatu ahal izango da eskaintza horrekin Martinez, Ostadar, Aldasoro, Haizpe, Pottoka, Pias, Olano eta Amonane tabernetan.
Ordizian merkatari elkarteak udalaren laguntzarekin antolatu duen III. Stock azokak bisitari dezente erakarri ditu bi egunotan. Atzo arratsaldean zabaldu zituen, eta bai atzo, eta baita gaur goiz-eguerdi partean ere asko izan dira gustuko produkturen bat moduan erosteko aukera baliatu dutenak. Guztira 23 dendari ari dira parte hartzen Beti Alai pilotalekuan jarritako azokan, erdiak baino gehiago Ordiziakoak. Modako arropan, eta haurrentza arropa eta osagaietan dago aukera gehien, baina kirol materiala eta bestelako produktuak erosteko aukera badago. Gaur arratsaldean ere zabalik egongo da azoka, eta baita bihar egun guztian ere.
Frontoi atarian, berriz, haurrentzako jolasak jarri dituzte, eta haien ondoan, Amatriain fruta dendako Jose Luis Amatriain piparrak erre eta saltzen ari da.
Pintxo poteoa tabernetan
Herriko tabernariek ere bat egin dute asteburuko azokarekin, eta pintxo-potea egingo dute; hau da, pintxoa eta edaria prezio berezian jarriko dituzte. Gaur (18:00-21:00) eta bihar (12:00-14:30) gozatu ahal izango da eskaintza horrekin Martinez, Ostadar, Aldasoro, Haizpe, Pottoka, Pias, Olano eta Amonane tabernetan.














