Jon Erguinek irabazi du Arriarango mendi duatloia
Jon Erguin beasaindarrak irabazi du gaur arratsaldean Beasaingo Arriaran auzoan jokatu den mendi duatloia. Erguinek ordubete eta hamar minutu eta 50 segundu behar izan ditu ibilbide osatzeko. Korrika sei kilometro eta bizikletan 12 egin behar izan dituzte lasterketan atera diren 95 kirolariek. Bigarren Luis Mari Urizar villabonatar beasaindartua sailkatu da (1:13:40) eta hirugarren Endika Gartzia (1:13:55). Euskal Herriko I. Mendi Duatloia Zirkuituko bigarren proba puntuagarria izan da Arriarangoa. Unai Yus arabarra zen proba irabazteko beste faboritoetako bat, baina eroriko baten ondorioz lasterketa utzi behar izan du. Korrikako 6 kilometroetan Julen Larruzea (gerora laugarren sailkatua) izan da lehena helmugatik igarotzen, baina txirrinduan egindako lehen itzulian Erguinek denei aurre hartu die, eta minutu eta erdiko aldea atera dio bigarrenari. Bizikletako bigarren itzulian aldea areagotu egin du, eta bizikleta eskuetan hartuta sartu da helmugara. Urizar ere bikain ibili da bizikletan, korrika denbora dezente galduta pasa baita helmugatik, baina bizikleta gainean maisua dela erakutsi du berriro. Arriarango Intxaurpe elkarteak eta Goierriko Trigoi Triatloi taldeak hirugarren urtez antolatu dute proba Arriarango urtegiaren inguruan, nahiz eta aurten ibilbidean zenbait aldaketa egin behar izan dituzten AHTaren lanak direla eta. Goierritar ugarik hartu du parte proban. Sailkapen osoa www.mendiduatloia.com webgunean kontsulta daiteke.
Jon Erguin beasaindarrak irabazi du gaur arratsaldean Beasaingo Arriaran auzoan jokatu den mendi duatloia. Erguinek ordubete eta hamar minutu eta 50 segundu behar izan ditu ibilbide osatzeko. Korrika sei kilometro eta bizikletan 12 egin behar izan dituzte lasterketan atera diren 95 kirolariek. Bigarren Luis Mari Urizar villabonatar beasaindartua sailkatu da (1:13:40) eta hirugarren Endika Gartzia (1:13:55). Euskal Herriko I. Mendi Duatloia Zirkuituko bigarren proba puntuagarria izan da Arriarangoa. Unai Yus arabarra zen proba irabazteko beste faboritoetako bat, baina eroriko baten ondorioz lasterketa utzi behar izan du.
Korrikako 6 kilometroetan Julen Larruzea (gerora laugarren sailkatua) izan da lehena helmugatik igarotzen, baina txirrinduan egindako lehen itzulian Erguinek denei aurre hartu die, eta minutu eta erdiko aldea atera dio bigarrenari. Bizikletako bigarren itzulian aldea areagotu egin du, eta bizikleta eskuetan hartuta sartu da helmugara. Urizar ere bikain ibili da bizikletan, korrika denbora dezente galduta pasa baita helmugatik, baina bizikleta gainean maisua dela erakutsi du berriro.
Arriarango Intxaurpe elkarteak eta Goierriko Trigoi Triatloi taldeak hirugarren urtez antolatu dute proba Arriarango urtegiaren inguruan, nahiz eta aurten ibilbidean zenbait aldaketa egin behar izan dituzten AHTaren lanak direla eta. Goierritar ugarik hartu du parte proban.
Sailkapen osoa www.mendiduatloia.com webgunean kontsulta daiteke.














