Film laburren lehiaketa iragarri dute Legorretan
Legorretako Udaleko Kultura Batzordeak film laburren laugarren lehiaketa antolatu du. Elkartasuna gaiaren inguruan osatu behar dituzte partaideek ikus-entzunezkoak. Edonork parte har dezake, «inolako mugarik gabe». Gehienez bost minutuko iraupena iza...
Legorretako Udaleko Kultura Batzordeak film laburren laugarren lehiaketa antolatu du. Elkartasuna gaiaren inguruan osatu behar dituzte partaideek ikus-entzunezkoak. Edonork parte har dezake, «inolako mugarik gabe». Gehienez bost minutuko iraupena izan dezake filmak, ez gehiago.
Lanak bideo kameraz, sakelako telefonoz nahiz argazki kameraz eginak izan daitezke. Originalak, lehendik argitaratu gabeak eta saritu ez direnak edo beste lehiaketaren batean epai zain ez daudenak izan behar dute.
Filmak urriaren 21erako utzi behar dira, DVD euskarrian, Patxi Ezkiaga Kultur Etxean. Saria (300 euro eta bi afari) hilaren 29an, 22:00etan, emango dute, zineman, aurkeztutako lanak ikusi ostean.