Eskola kirolean ari direnentzat teknifikazio jardunaldiak egingo dituzte
Ordiziako Eskola Kiroleko entrenatzaileei, saskibaloi teknifikazio jardunaldia egiteko aukera emango die Ordiziako Udaleko euskara zerbitzuak, EBPNren barruan. «Eskola orduz kanpoko jarduerek euskararen auzian duten garrantziaz jabetuta, eskola kirole...
Ordiziako Eskola Kiroleko entrenatzaileei, saskibaloi teknifikazio jardunaldia egiteko aukera emango die Ordiziako Udaleko euskara zerbitzuak, EBPNren barruan. «Eskola orduz kanpoko jarduerek euskararen auzian duten garrantziaz jabetuta, eskola kirolean aritzen diren begirale, hezitzaile, guraso eta entrenatzaileei zuzendua» dago ikastaro hori, euskara zerbitzuak azaldu duenaren arabera.
Jardunaldi horietan aurrenekoa, saskibaloiari dagokiona, bihar goizean emango dute, 10:00etatik 13:00etara, Majori kiroldegian. Guztira hiru saio izango dira, eta hurrengoak, 2012ko urtarrilean (eskubaloia) eta apirilean (futbola) emango dituzte.
Jardunaldi horien helburu nagusia, «begirale eta entrenatzaileek kirol teknifikazio ikastaroak euskaraz jasotzeko aukera izatea» dela dio euskara zerbitzuak, eta ondorioz, «Ordiziako haur eta gazteen heziketan eragitea».