Illatiren egutegirako argazkiak urriaren 15era bitartean bidal daitezke

Illati euskara elkarteak urtero kaleratzen duen egutegia osatzeko argazki lehiaketa antolatu du aurten ere. Hasiera batean argazkiak aurkezteko azken eguna irailaren 30a zen, baina Illatiko kideek epea urriaren 15era arte luzatzeko erabakia hartu dute....

Illati euskara elkarteak urtero kaleratzen duen egutegia osatzeko argazki lehiaketa antolatu du aurten ere. Hasiera batean argazkiak aurkezteko azken eguna irailaren 30a zen, baina Illatiko kideek epea urriaren 15era arte luzatzeko erabakia hartu dute. Oraingoz hamabost bat pertsonek bidali dituzte argazkiak, eta gehiago jaso nahi dituzte.
Ura da gaia
Egutegirako argazkiek Idiazabalen ateratakoak izan behar dute, eta ura da parte hartu nahi dutenei proposatu dieten gaia. Argazkiak aldaize.illati@gmail.com helbidera bidali behar dira, egilearen izen abizenak zehaztuz.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa