Larunbatean hasita, aste betez, kultur ekitaldiak egingo dituzte zeraindarrek
Datorren larunbatean hasi eta urriaren 29ra bitartean, hainbat kultur ekitaldi egingo dituzte zeraindarrek. Larunbatean goizeko hamaiketan hasiko dute kultur asteko egitaraua. Herriko haurrek eta gaztetxoek marrazkiak egiteko eta hainbat jolasetan ibiltzeko aukera izango dute. 14:00etan, triki-poteoaren ondoren, herritar guztiak elkarrekin eseri eta babarrun jana egingo dute. Dani eta Pello trikitilariak ere bertan izango dira, eta beraz, bapo jateaz gain, hainbat kantu abesteko aukera ere izango dute bertaratzen direnek. Txartelak Mandio dendan daude salgai. Iluntzeko zazpietan II. Patata Tortilla Lehiaketari ekingo diote. Parte hartzeko, gutxienez bi laguneko eta gehienez lauko taldeek izena eman behar dute, Mandio dendan, etzirako. Jubilatuen eguna Igandean jubilatuen eguna ospatuko dute. 13:00etan meza nagusia izango da. Joxe Agirre eta Patxi Etxeberria bertsolariek eta Uharka abesbatzak parte hartuko dute. 14:00etan berriz, bazkaria egingo dute Ostatun. Bertan izango dira aipatutako bi bertsolariak, giroa alaitzen. Astelehenetik ostegunera, hitzaldi sorta egingo dute. Guztiak 19:00etan izango dira, kultur etxean. Astelehenean esaterako, Mikel Zalbidek Erdal eragina gure euskaran lelopean emango du hitzaldia. Asteartean, Joseba Barandiaranek egoera ekonomikoa izango du hizpide. Asteazkenean, Maria Ixabel Elorza antropologoak Ibiliz-ibili, bideak eraikiz lelopean emango du hitzaldia, eta ostegunean Juan Martin Elexpuru filologoak Iruña-Veleia auzia izango du mintzagai. Ostiralean, mendiari buruzko bideo bat ikusteko aukera izango da iluntzeko [...]
Datorren larunbatean hasi eta urriaren 29ra bitartean, hainbat kultur ekitaldi egingo dituzte zeraindarrek.
Larunbatean goizeko hamaiketan hasiko dute kultur asteko egitaraua. Herriko haurrek eta gaztetxoek marrazkiak egiteko eta hainbat jolasetan ibiltzeko aukera izango dute. 14:00etan, triki-poteoaren ondoren, herritar guztiak elkarrekin eseri eta babarrun jana egingo dute. Dani eta Pello trikitilariak ere bertan izango dira, eta beraz, bapo jateaz gain, hainbat kantu abesteko aukera ere izango dute bertaratzen direnek. Txartelak Mandio dendan daude salgai.
Iluntzeko zazpietan II. Patata Tortilla Lehiaketari ekingo diote. Parte hartzeko, gutxienez bi laguneko eta gehienez lauko taldeek izena eman behar dute, Mandio dendan, etzirako.
Jubilatuen eguna
Igandean jubilatuen eguna ospatuko dute. 13:00etan meza nagusia izango da. Joxe Agirre eta Patxi Etxeberria bertsolariek eta Uharka abesbatzak parte hartuko dute. 14:00etan berriz, bazkaria egingo dute Ostatun. Bertan izango dira aipatutako bi bertsolariak, giroa alaitzen.
Astelehenetik ostegunera, hitzaldi sorta egingo dute. Guztiak 19:00etan izango dira, kultur etxean. Astelehenean esaterako, Mikel Zalbidek Erdal eragina gure euskaran lelopean emango du hitzaldia. Asteartean, Joseba Barandiaranek egoera ekonomikoa izango du hizpide. Asteazkenean, Maria Ixabel Elorza antropologoak Ibiliz-ibili, bideak eraikiz lelopean emango du hitzaldia, eta ostegunean Juan Martin Elexpuru filologoak Iruña-Veleia auzia izango du mintzagai.
Ostiralean, mendiari buruzko bideo bat ikusteko aukera izango da iluntzeko zazpietatik aurrera, kultur etxean.
Igandean, ibilaldia
Kultur asteari bukaera emateko larunbaterako, urriaren 29rako, beste hiru ekitaldi antolatu dituzte. Goizean, 09:30ean, herriko plazatik irtenda, ibilaldia egingo dute Barbari aldera. Bi ordu beranduago Urubira, Barbari baserriaren ondoan dagoen antzinako bilera-lekura iristea aurreikusten dute. Bertan geldialdia egingo dute sabelak betetzeko.
Iluntzeko zazpietan Mixel Etxekopar musikari zuberotarrak kontzertua emango du elizan, hainbat musika-tresna joz.