Urretxuko udalak hamar pertsona kontratatuko ditu mineralogia asterako
Urretxuko Udalak hainbat pertsona kontratatuko ditu datorren astean hasiko duen Mineralogia eta Paleontologia Astean lan egin dezaten.
Erakusketa aretorako atezain bat, umeen ekintzetarako begiraleak, museoko eta tailerretako arreta zerbitzurako pertsona bat eta informazio gunerako arreta zerbitzurako beste pertsona bat behar ditu udalak.
Parte hartu nahi dutenek urriaren 25era arte dute zabalik izena emateko epea kultur etxean. Baldintzak eta eskaera-orria udaletxean edota udalaren webgunean lor daitezke.