Bihar deklaratuko dute segurarrek Espainiako Auzitegi Nazionalean
Bihar, urriak 19, goizeko hamarretan hasita deklaratuko dute bost segurarrek Espainiako Auzitegi Nazionalean «terrorismoa goraipatzea» leporatuta. Ismael Moreno epaileak hemeretzi lagun deitu ditu egunotarako. Hemeretzi lagun horietatik bost dira seg...
Bihar, urriak 19, goizeko hamarretan hasita deklaratuko dute bost segurarrek Espainiako Auzitegi Nazionalean «terrorismoa goraipatzea» leporatuta.
Ismael Moreno epaileak hemeretzi lagun deitu ditu egunotarako. Hemeretzi lagun horietatik bost dira segurarrak: Euri Albizu, Xabier Elorza (jaiotzez ormaiztegiarra), Julen Legorburu, Iñaki Antia eta Unai Lopetegi.
Bilboko Aste Nagusiko gertakariak
Gertakariak 2009ko Aste Nagusian gertatu ziren, ertzainak Bilboko txosnagunean sartu eta Kaskagorri, Txoribarrote eta Altxaporru txosnetatik pankartak eta argazkiak kendu zituztenean. Bost segurarrak txosna horietako batean txanda egiten ari ziren une horretan. Txosnetan lanean aritu ziren hainbat laguni «terrorismoa goratzea» leporatu zieten, baina uztailaren 11an kasua ixtea erabaki zuen epaileak, delitu horren ustezko egileak ez zituztela identifikatu argudiatuta. Dignidad y Justicia elkarteak errekurtsoa jarri zuen, ordea. Bere ustez epaileak ez zituen deitu deklaratzera poliziaren txostenean agertzen ziren pertsona guztiak.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor arloko hirugarren salak ikerketa irekitzea erabaki du.
Auzipetu batzuei astelehenean hartu zien deklarazioa epaileak, eta guztiak aske geratu ziren inolako neurririk gabe. Fiskalak hala proposatuta, akusatuei delitua egozteko frogarik ez dagoela erabaki zuen epaileak.