Bihar Mintzalaguna proiektuaz hitz egingo dute ‘Bixi-Bixi’ irratsaioan
Bihar, urriak 19, Bixi-Bixi irratsaioaren barruan, Mintzalagun proiektuari buruz arituko dira, 12:15etan hasita. Gaiari buruz hitz egiteko, Maria Pilar Amundarain, Anparo Martin eta Raquel Casas mintzalagunak eta Marijo Etxeberria Urretxu-Zumarragako U...
Bihar, urriak 19, Bixi-Bixi irratsaioaren barruan, Mintzalagun proiektuari buruz arituko dira, 12:15etan hasita. Gaiari buruz hitz egiteko, Maria Pilar Amundarain, Anparo Martin eta Raquel Casas mintzalagunak eta Marijo Etxeberria Urretxu-Zumarragako Udal euskaltegiko irakaslea izango dira Segura Irratiko estudioan.
Hilabetean behin egin ohi duten bezala, Zeles Goitia Segurako liburutegiko arduradunak hainbat liburu berriri buruzko azalpenak emango ditu. Santos Beloki Segurako Hitz edo irri euskaraz elkarri euskara taldeko kideak eta Aitor Calvillo EBPNren kudeatzaileak ere parte hartuko dute saioan zehar.
Errepikapenak
Asteazkenean zuzenean saioa entzuteko aukerarik ez duenak, ostegunean, 19:00etan edota igandean, 08:00etan entzun ahalko du.