Gaur aukeratuko dute Sasieta Mankomunitateko Batzorde Errektore berria
Sasieta Mankomunitatea osatzen duten 22 herrietako ordezkariek, gaur arratsaldean egingo den bileran aukeratuko dituzte Batzorde Errektore berriko kideak. Batzarra, 19:00etan izango da. Sasietatik jakitera eman dutenez, “historikoki orain arte, Beasaingo Udaleko ordezkaria izan da beti batzordeko lehendakaria”. Orain arte, eta bihar kargurako aukeratuko duten kideak ordezkatu arte, Hamaikabat alderdiko Juan Martin Aldaregia izan da lehendakaria. Biharko bileraren ondoren, ostegunean egingo dute Gipuzkoako Zaborren Partzuergoko lehendakaria aukeratzeko bilera. Aurreikuspen guztien arabera, ordea, Bildu koalizioaren esku geratuko da. Izan ere, Gipuzkoan dauden zortzi mankomunitatetatik bost Bilduren esku daude maiatzeko hauteskundeen ondoren: San Markos, Urola Kosta, Debagoiena, Tolosaldea eta Urola Erdia. PSE-EE alderdiaren esku daude Txingudiko eta Debabarrenako mankomunitateak. Gaur Goierrin egingo den bileraren ondoren ikusiko da Bilduk seigarren mankomunitateko lehendakaritza lortzen duen, edo EAJ alderdiaren esku geratzen den. Gipuzkoako Zaborren Partzuergoa zortzi mankomunitatetako kideekin eta Gipuzkoako Foru Aldundikoekin osatzen da, eta biztanle kopuruaren arabera banatzen da mankomunitate bakoitzaren boto kopurua: Foru Aldundiak botoen %33 emateko eskumena izango du; San Markosek %29; Txingudik eta Debabarrenak %7; Debagoienak eta Sasietak %6; Tolosaldeak %5; Urola Kostak %4; eta Urola Erdiak %3. Hala, aurreikuspenak betetzen badira, Bilduren esku gera daiteke Partzuergoko lehendakaritza. Lehendakaritza berriak aukeratuta, horien esku geratuko da Gipuzkoako zaborrak nola kudeatu behar diren erabakitzea. [...]
Sasieta Mankomunitatea osatzen duten 22 herrietako ordezkariek, gaur arratsaldean egingo den bileran aukeratuko dituzte Batzorde Errektore berriko kideak. Batzarra, 19:00etan izango da. Sasietatik jakitera eman dutenez, “historikoki orain arte, Beasaingo Udaleko ordezkaria izan da beti batzordeko lehendakaria”. Orain arte, eta bihar kargurako aukeratuko duten kideak ordezkatu arte, Hamaikabat alderdiko Juan Martin Aldaregia izan da lehendakaria.
Biharko bileraren ondoren, ostegunean egingo dute Gipuzkoako Zaborren Partzuergoko lehendakaria aukeratzeko bilera. Aurreikuspen guztien arabera, ordea, Bildu koalizioaren esku geratuko da. Izan ere, Gipuzkoan dauden zortzi mankomunitatetatik bost Bilduren esku daude maiatzeko hauteskundeen ondoren: San Markos, Urola Kosta, Debagoiena, Tolosaldea eta Urola Erdia. PSE-EE alderdiaren esku daude Txingudiko eta Debabarrenako mankomunitateak. Gaur Goierrin egingo den bileraren ondoren ikusiko da Bilduk seigarren mankomunitateko lehendakaritza lortzen duen, edo EAJ alderdiaren esku geratzen den.
Gipuzkoako Zaborren Partzuergoa zortzi mankomunitatetako kideekin eta Gipuzkoako Foru Aldundikoekin osatzen da, eta biztanle kopuruaren arabera banatzen da mankomunitate bakoitzaren boto kopurua: Foru Aldundiak botoen %33 emateko eskumena izango du; San Markosek %29; Txingudik eta Debabarrenak %7; Debagoienak eta Sasietak %6; Tolosaldeak %5; Urola Kostak %4; eta Urola Erdiak %3. Hala, aurreikuspenak betetzen badira, Bilduren esku gera daiteke Partzuergoko lehendakaritza.
Lehendakaritza berriak aukeratuta, horien esku geratuko da Gipuzkoako zaborrak nola kudeatu behar diren erabakitzea. Bi aukera nagusi daude gaur egun: Beasaingo Sasieta, Azpeitiako Lapatx eta Zarauzko Urteta zabortegiak itxi eta errauste planta egitea, edo erraustegiaren inguruko bost urteko moratoriari hasiera ematea.