‘Hitzontzi’ lehiaketa berria egingo dute ‘Itaka’ irratsaioaren barruan
Ikasturte berriarekin batera, lehiaketa berria jarri dute martxan Itaka literatur saioan Ekaitz eta Irati Goikoetxeak. Hitzontzi jarri diote lehiaketari izena, Irati Goikoetxearen arabera, hitzen ontzia betetzea baitute helburu, «lehiaketa aitzakiatzat hartu eta entzulea hitzontzi bihurtzea». Euskaraz euskararekin egin nahi dute jolas, eta horretarako astero-astero ariketa berri bat proposatuko diete irrati entzuleei eta jolastu nahi duten guztiei. Ariketa bakoitzari erantzuteko astebeteko tartea izango dute lehiakideek, eta ariketaren erantzunak itakasegura@gmail.com helbidera bidali beharko dituzte. Halaber, saioan bertan tartetxo bat utziko dute, erantzuna telefonoz eman nahi dutenentzat. Asteroko ariketa zuzen egiten dutenen izenak hilabete bukaerako zozketan sartuko dituzte, eta irabazleak otar bat eskuratuko du. Otarrean Aikur etxeko bi ezti pote, Bengoetxe baserriko bi txakolin botila, J.Aranburu elkartekoen gazta, Pirritxen, Porrotxen eta Marimototsen kamiseta bat, eta hilabete horretan irratian izan dituzten musikarien eta idazleen liburu eta disko bana etxeratuko dituzte. Lehen zozketa azaroan Urriaren 15ean jarri zuten martxan lehiaketa. Lehenengo zozketa azaroaren bukaeran egingo dute urriko bi asteotan eta azaroan zuzen erantzungo duten izenen artean. Astero ariketa ezberdina proposatuko dute. Hauxe larunbata bitartean buruari eragiteko ariketa: a, e, i, o eta u bost bokal ezberdinak dituzten hitzen bila dabiltza. Erakusleiho hitza jarri dute adibidetzat anai-arrebek. Astero-astero proposatuko duten ariketaren berri larunbat goizetan 10:00 etan [...]
Ikasturte berriarekin batera, lehiaketa berria jarri dute martxan Itaka literatur saioan Ekaitz eta Irati Goikoetxeak. Hitzontzi jarri diote lehiaketari izena, Irati Goikoetxearen arabera, hitzen ontzia betetzea baitute helburu, «lehiaketa aitzakiatzat hartu eta entzulea hitzontzi bihurtzea». Euskaraz euskararekin egin nahi dute jolas, eta horretarako astero-astero ariketa berri bat proposatuko diete irrati entzuleei eta jolastu nahi duten guztiei.
Ariketa bakoitzari erantzuteko astebeteko tartea izango dute lehiakideek, eta ariketaren erantzunak itakasegura@gmail.com helbidera bidali beharko dituzte. Halaber, saioan bertan tartetxo bat utziko dute, erantzuna telefonoz eman nahi dutenentzat. Asteroko ariketa zuzen egiten dutenen izenak hilabete bukaerako zozketan sartuko dituzte, eta irabazleak otar bat eskuratuko du. Otarrean Aikur etxeko bi ezti pote, Bengoetxe baserriko bi txakolin botila, J.Aranburu elkartekoen gazta, Pirritxen, Porrotxen eta Marimototsen kamiseta bat, eta hilabete horretan irratian izan dituzten musikarien eta idazleen liburu eta disko bana etxeratuko dituzte.
Lehen zozketa azaroan
Urriaren 15ean jarri zuten martxan lehiaketa. Lehenengo zozketa azaroaren bukaeran egingo dute urriko bi asteotan eta azaroan zuzen erantzungo duten izenen artean. Astero ariketa ezberdina proposatuko dute. Hauxe larunbata bitartean buruari eragiteko ariketa: a, e, i, o eta u bost bokal ezberdinak dituzten hitzen bila dabiltza. Erakusleiho hitza jarri dute adibidetzat anai-arrebek. Astero-astero proposatuko duten ariketaren berri larunbat goizetan 10:00 etan eta astezken iluntzetan 21:30ean Segura Irratiko Itaka saioan emango dute, baita iratigoikoetxea.blogspot.com blogean ere.