Katxalin elkarteak bularreko minbiziaren inguruko informazioa emango du bihar
Bularreko minbiziaren nazioarteko eguna ospatuko dute bihar, mundu osoan. Hori dela eta, gaitz hori duten emakumeen Katxalin elkarteak, informazioa emateko mahaiak jarriko ditu bihar, Ordiziako ferian. Elkartearen eta gaitzaren inguruko informazioa ema...
Bularreko minbiziaren nazioarteko eguna ospatuko dute bihar, mundu osoan. Hori dela eta, gaitz hori duten emakumeen Katxalin elkarteak, informazioa emateko mahaiak jarriko ditu bihar, Ordiziako ferian. Elkartearen eta gaitzaren inguruko informazioa emateaz gain, urteroko diru bilketa ere egingo dute han. Diru hori, bularreko minbiziaren ikertetarako eta elkartearen eguneroko gastuetarako bideratuko dute. Katxalin elkartea, 1987. urtean sortu zen, «bularreko minbizia duten emakumeei laguntzeko». Egun, 650 kide ditu elkarteak Gipuzkoan.