Olaberriko Aizpea gaztandegiak irabazi du Hondarribiko gazta txapelketa
Mikel Etxezarreta eta Eli Arrillaga senar-emazteek egindako gaztak irabazi du, hirugarren aldiz, Hondarribiko gazta txapelketa. Olaberriko Aizpea gaztandegia nagusi izan zen igandean Hondarribiko X. Artzain Gazta Txapelketan, alde oso txikiarekin. Ko...
Mikel Etxezarreta eta Eli Arrillaga senar-emazteek egindako gaztak irabazi du, hirugarren aldiz, Hondarribiko gazta txapelketa. Olaberriko Aizpea gaztandegia nagusi izan zen igandean Hondarribiko X. Artzain Gazta Txapelketan, alde oso txikiarekin. Kostaldeko herri hartako Ostalari Elkarteak antolatu du lehiaketa.
Etxezarretak eta Arrillagak hirugarren txapela dute, herenegungoarekin, Hondarribian; 2008an eta 2007an ere irabazle irten ziren. Lehiaketara hogei bat gazta aurkeztu dituzte. Olaberritarren ondoren (304 puntu), bigarren lekuan Idiazabalgo Aranburu Elkartea geratu da (303), iaz lortu zuten txapela berriz bururatzeko puntu bakarrera.
Hirugarren postuan Ricardo Remiro eulatearra izan da (302 puntu), Ordizian aurten bi txapela lortu dituena: Euskal Jaietako azokakoa, eta azken hamar urteetako txapeldunen artekoa.
Mikel Etxezarreta poztasunez hartu zuen irabazlearen saria: «Hirugarren aldia da Hondarribian irabazten duguna. Oso ondo doakigu hona aurkeztea. Gaztaren inguruan sortzen den giroa ederra da», zioen olaberritarrak.