Udazkeneko Musika Zikloa igandean hasiko dute Urretxun
Larunbatean hasiko da Urretxun Udazkeneko Musika Zikloa. Goiargi abesbatzak eta Urretxuko Udalak antolatuta, XXVI. zikloak lau kontzertu bilduko ditu aurten ere.
Iraurgi abesbatza azkoitiarrak irekiko du musika zikloa larunbat honetan. Atzetik, Ukraniako Oreya abesbatzak, Goiargik berak eta Donostiako Hondorek kantatuko dute, aste banatan.
Iraurgi abesbatza 1979. urtean sortu zen Azkoitian. 36 abeslarik osatzen dute eta iaztik Iñaki Maidaganen zuzendaritzapean ari dira. Urretxun bi zatiko kontzertua eskainiko dute. Lehendabizikoan W. Byrden lau ahotsetarako meza eskainiko dute. Bigarrenean euskal abestiak ere tartekatuko dituzte. Emanaldia 19:00etan hasiko dituzte, Urretxuko Tourseko Martin Deunaren elizan.
Iraurgik igandean Urretxun eskainiko duen saioaren programa:
I ZATIA
• 4 Ahotsetarako Meza (W. Byrd)
-Kyrie
-Gloria
-Credo
-Sanctus/Benedictus
-Agnus Dei
II ZATIA
* Izar ederra (Herrikoia/ Arm: Escudero)
* Ikusten Duzu (J.B. Elizanburu)
* Memory (A. Lloyd Webber)
* Ezker eta Eskuin (Saioa Arrizabalaga)
* What a Wonderful World (G.D. Weiss/ Bob Thiele)
* Txuriak eta Beltzak (M.M. Azpiazu)
* Chi La Gagliarda (D. Baldassare)
Zuz: Iñaki Maidagan
Pianoa: Mari Jose Arregi














