Aita Iparragirre herri eskolakoek bederatzi irteera egingo dituzte kurtsoan zehar
Aita Iparragirre herri eskolak eta Idiazabalgo Kirol Elkarteko Mendi Sailak guztira bederatzi mendi ibilaldi antolatu dituzte 2011-2012 kurtsorako. Horietan lehendabizikoa urriaren 9an egin zuten. 46 lagunek osatutako taldeak Igeldotik Oriora arteko bidea egin zuen, Done Jakue bidetik barrena. Gainerako zortzi mendi irteerak ere zehaztuta dituzte. Mendi irteera horiek Aita Iparragirre herri eskolan inguruko mendiak eta ingurumena zaintzeko lantzen ari diren egitasmoaren barruan sartu dituzte, aurten ere. Dena den, ikasleez, gurasoez eta irakasleez gain, interesa duen edozein herritarrek parte hartu ahal izango du. Finalisten Eguna, Andoainen Zortzi ibilaldi horietako bat igande honetan egingo dute. 08:15etan herritik irten eta Andoainera joango dira, Finalistaren Egunean parte hartzera. Gipuzkoa mailan, eskola kiroleko irteeretan ibili ohi diren ikasleek, gurasoek eta hainbat irakaslek parte hartuko dute, bertan. Hurrengo irteera azaroaren 20an egingo dute. 08:30ean herritik irten eta Lizarraustira joango dira. Bertan besteak beste, Lareoko urtegia ikusiko dute. Handik Agauntzera abiatuko dira, gero berriz Lizarraustira bueltatzeko. Abenduaren 18an, Mutiloako bazterrak ezagutzeko tartea hartuko dute. Mutiloatik Liernira eta Mañastegira joango dira, ibilbidea berriz ere herrigunean bukatzeko. Urtarrilaren 15ean Gaintza, Baliarrain eta Altzagarate ezagutuko dituzte. Otsailaren 12an Urretxuko Santa Barbarara joango dira. Handik Irimora eta ibilia berriz Santa Barbaran bukatuko dute. Martxoaren 11an Idiazabalen egingo duten Eskualdeko Ibilaldi Neurtuan [...]
Aita Iparragirre herri eskolak eta Idiazabalgo Kirol Elkarteko Mendi Sailak guztira bederatzi mendi ibilaldi antolatu dituzte 2011-2012 kurtsorako. Horietan lehendabizikoa urriaren 9an egin zuten. 46 lagunek osatutako taldeak Igeldotik Oriora arteko bidea egin zuen, Done Jakue bidetik barrena. Gainerako zortzi mendi irteerak ere zehaztuta dituzte.
Mendi irteera horiek Aita Iparragirre herri eskolan inguruko mendiak eta ingurumena zaintzeko lantzen ari diren egitasmoaren barruan sartu dituzte, aurten ere. Dena den, ikasleez, gurasoez eta irakasleez gain, interesa duen edozein herritarrek parte hartu ahal izango du.
Finalisten Eguna, Andoainen
Zortzi ibilaldi horietako bat igande honetan egingo dute. 08:15etan herritik irten eta Andoainera joango dira, Finalistaren Egunean parte hartzera. Gipuzkoa mailan, eskola kiroleko irteeretan ibili ohi diren ikasleek, gurasoek eta hainbat irakaslek parte hartuko dute, bertan.
Hurrengo irteera azaroaren 20an egingo dute. 08:30ean herritik irten eta Lizarraustira joango dira. Bertan besteak beste, Lareoko urtegia ikusiko dute. Handik Agauntzera abiatuko dira, gero berriz Lizarraustira bueltatzeko.
Abenduaren 18an, Mutiloako bazterrak ezagutzeko tartea hartuko dute. Mutiloatik Liernira eta Mañastegira joango dira, ibilbidea berriz ere herrigunean bukatzeko.
Urtarrilaren 15ean Gaintza, Baliarrain eta Altzagarate ezagutuko dituzte.
Otsailaren 12an Urretxuko Santa Barbarara joango dira. Handik Irimora eta ibilia berriz Santa Barbaran bukatuko dute.
Martxoaren 11an Idiazabalen egingo duten Eskualdeko Ibilaldi Neurtuan parte hartuko dute.
Aterpean gaua igarotzeko asmoa
Apirilaren 22an Urnietako Adarra mendira joango dira. Eta irteerei bukaera emateko, maiatzaren 26an abiatu eta aterpe batean gaua pasatzeko asmoa dute. Lekua zehaztu gabe dute oraindik.














