Gabiriako Baztarrika gaztak zilarra lortu du La Seu d’Urgellen
Gabiriako Baztarrika gaztandegiko gazta zaharrak edo gazta-kremak zilarrezko domina eskuratu zuen, igandean, La Seu d’Urgell herrian. Pirinioetako artisau gazten txapelketa jokatu zen, Euskal Herriko, Akitaniako, Kataluniako, Andorrako eta Aragoiko 1...
Gabiriako Baztarrika gaztandegiko gazta zaharrak edo gazta-kremak zilarrezko domina eskuratu zuen, igandean, La Seu d’Urgell herrian. Pirinioetako artisau gazten txapelketa jokatu zen, Euskal Herriko, Akitaniako, Kataluniako, Andorrako eta Aragoiko 120 gazta motarekin. Gazta zaharren arloan bigarren saria Eli Elgarresta gabiriarrak jaso du, Idiazabal Gazta jatorri izendapeneko gaztandegiaren izenean. Goierritar jatorriko Eli Gorrotxategi eta Joxemari Jauregi senar-emazteen Leze etxeak ere (Ilarduia, Araba) bi sari jaso ditu.













