Larunbat arratsaldean izango Urretxu-Zumarragako herri duatloia
Urretxu-Zumarragako herri duatloia datorren larunbatean izango da, Urola triatloi taldeak antolatuta. 16:00etan hasiko da Areizaga-Kalebarren plazan. Kirolariek 3 kilometro korrika, 17 bizikletan eta beste 1,5 kilometro korrika bete beharko dituzte.
Izen-emateak hamar euro balio ditu, federatu zein federatu gabeentzat. Internet bidez eman behar da izena, urolatriatloia.org webgunean.
Ibilbideari dagokionez, korrikaldia Urretxu eta Zumarraga artean egingo dute, ibilbide berdina bi aldiz errepikatuz. Bizikleta hartu, eta ibilbide laua egingo dute Legazpiraino, Motxorroko bidegurutzean buelta eman eta Urretxurantz egingo dutelarik.














