Lazkaoko Bilduk herri batzarra egingo du gaur
Udal gobernuaren gidaritza hartu zuenetik lau hilabete igaro direnean, Lazkaoko Bildu koalizioak herri batzarra egingo du. Epe horren balorazioa egingo dute, eta aurrera begira dituzten lan ildoak eztabaidatuko dute. «Ahalik eta jende gehien» elkartz...
Udal gobernuaren gidaritza hartu zuenetik lau hilabete igaro direnean, Lazkaoko Bildu koalizioak herri batzarra egingo du. Epe horren balorazioa egingo dute, eta aurrera begira dituzten lan ildoak eztabaidatuko dute. «Ahalik eta jende gehien» elkartzeko asmoan, biltzarra lazkaotar guztientzat irekia dela gogoratu dute. Gaur, 19:00etan, kultur etxean da bilgunea.













