Segurarrak Auzitegi Nazionalean deklaratu eta etxerako bidean dira
Gaur goizean deklaratu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean segurarrek eta ondoren, etxerako bidea hartu dute. Behin zuzemenak edo diligentziak eginda, Ismael Moreno epaileak kasua artxibatu ala ez erabaki beharko du orain. Erabaki horren zain geratuko dira segurarrak zein gainerako 14 lagunak. Auzipetutako bost segurarretik lauk deklaratu dute gaur, goizeko hamarretan hasita Espainiako Auzitegi Nazionalean: Euri Albizuk, Julen Legorburuk, Iñaki Antiak eta Xabi Elorzak (jaiotzez ormaiztegiarra). Hainbat senitartekok eta lagunek lagunduta egin zuten Madrilerainoko bidea. Ismael Moreno epaileak deklarazioa hartu ondoren Euskal Herrirantz abiatu dira guztiak. Gertakariak Gertakariak 2009ko Aste Nagusian gertatu ziren, ertzainak Bilboko txosnagunera sartu eta Kaskagorri, Txoribarrote eta Altxaporru txosnetatik pankartak eta argazkiak kendu zituztenean. Bost segurarrak Altxaporru txosnan txanda egiten ari ziren une horretan. Txosnetan lanean aritu ziren 19 laguni «terrorismoa goratzea» leporatu zieten, baina uztailaren 11an kasua ixtea erabaki zuen epaileak. Dignidad y Justicia elkarteak errekurtsoa jarri zuen, ordea, eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor arloko hirugarren salak ikerketa irekitzea erabaki zuen. Horregatik joan behar izan dute deklaratzera segurarrek zein gainerako pertsonek. Elkarretaratzea Asteartean iluntzeko zazpietan hainbat segurarrek Errepresiorik ez! Euskal Herriak konponbidea nahi du! lelopean elkarretaratzea egin zuten herriko plazan, auzipetuei babesa adierazteko helburuarekin.
Gaur goizean deklaratu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean segurarrek eta ondoren, etxerako bidea hartu dute. Behin zuzemenak edo diligentziak eginda, Ismael Moreno epaileak kasua artxibatu ala ez erabaki beharko du orain. Erabaki horren zain geratuko dira segurarrak zein gainerako 14 lagunak.
Auzipetutako bost segurarretik lauk deklaratu dute gaur, goizeko hamarretan hasita Espainiako Auzitegi Nazionalean: Euri Albizuk, Julen Legorburuk, Iñaki Antiak eta Xabi Elorzak (jaiotzez ormaiztegiarra). Hainbat senitartekok eta lagunek lagunduta egin zuten Madrilerainoko bidea. Ismael Moreno epaileak deklarazioa hartu ondoren Euskal Herrirantz abiatu dira guztiak.
Gertakariak
Gertakariak 2009ko Aste Nagusian gertatu ziren, ertzainak Bilboko txosnagunera sartu eta Kaskagorri, Txoribarrote eta Altxaporru txosnetatik pankartak eta argazkiak kendu zituztenean. Bost segurarrak Altxaporru txosnan txanda egiten ari ziren une horretan. Txosnetan lanean aritu ziren 19 laguni «terrorismoa goratzea» leporatu zieten, baina uztailaren 11an kasua ixtea erabaki zuen epaileak. Dignidad y Justicia elkarteak errekurtsoa jarri zuen, ordea, eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor arloko hirugarren salak ikerketa irekitzea erabaki zuen. Horregatik joan behar izan dute deklaratzera segurarrek zein gainerako pertsonek.
Elkarretaratzea
Asteartean iluntzeko zazpietan hainbat segurarrek Errepresiorik ez! Euskal Herriak konponbidea nahi du! lelopean elkarretaratzea egin zuten herriko plazan, auzipetuei babesa adierazteko helburuarekin.














