Zawopi taldeak argazkiak nahi ditu erakusketarako
Errege ondorengo lehen igandean urtero Astotxo Eguneko antzezpena antolatzen duen Zawopi taldeak argazki erakusketa antolatzeko asmoa dauka. Urtarrilean 25. urteurrena izango du ekimenak, eta ospakizun sorta prestatzen ari dira; horien artean argazki z...
Errege ondorengo lehen igandean urtero Astotxo Eguneko antzezpena antolatzen duen Zawopi taldeak argazki erakusketa antolatzeko asmoa dauka. Urtarrilean 25. urteurrena izango du ekimenak, eta ospakizun sorta prestatzen ari dira; horien artean argazki zaharren bilketa eta bilduma osatzea. Azken 25 urteetan Zawopik antolatu dituen ekitaldien argazkiak bildu nahi dituzte, eta herritar guztiei eskatu diete laguntza. Astelehenetan, 18:00etatik 19:00etara, Esparru elkartera eraman litezke, edo telefonoz harremanetan jarri (620 19 00 88, Xanet).













