IV. Kroketa Fest-a egingo dute larunbatean Urretxun eta Zumarragan
Larunbatean, urriak 22, Kroketa Fest jaialdia ospatuko dute Urretxuko eta Zumarragako gaztetxean. Laugarren urtea da hard-core edo crust estiloko musika jaialdia egiten dutena.
Warsong, Humilitate eta Erantzun taldeak igoko dira larunbatean gaztetxeko oholtzara. Zehaztu ez duten laugarren talde batek ere lagunduko die zeregin horretan.Erantzun eta Humilitate taldeak zarauztarrak dira eta Warsong, berriz, Zaragozatik etorriko da. Lehen biak ezagunak dira Goierri Garaian. Erantzun taldea sortu zutenetik hamahiru urte bete dira aurten eta jaialdiko antolatzaileek ere «inguruko kroketeoaren aitzindari» gisa definitu dituzte. Humilitate, berriz, Estatu Batuetan izan da kontzertuak eskaintzen azken hilabeteetan. 21:30ean hasiko dituzte emanaldiak.
Hori baina lehenago, ordea, Zaratataraz saioko kideek irratsaio berezia ekainiko dute KKinzona irratian. 19:00etan hasiko dute saioa eta oholtzara igoko diren hainbat musikari ere izango dituzte solaskide. 98.0 frekuentzian entzun ahalko da saio hau.
Emanaldiek asteartean jarraituko dute, urriaren 25ean. Egun honetan, Noodweer holandarrek eta LD. Kharst frantziarrek eskainiko dituzte kontzertuak gaztetxean.21:00etan hasiko dituzte kontzertu hauek. Emanaldiak direla eta, egun honetako ZineKu proiekzioa bertan behera utzi dutela ere jakinarazi dute.
Emanaldi guztietarako sarrera doakoa izango da eta kontzertuak irratiz ere emitituko dituzte.














