Legorparty informatika topaketarako izen-emate epea zabaldu dute
Legorparty informatika zaleen topaketa urriaren 28tik 30era garatuko dute aurten, bi egun horiek barne. Ostiraletik igandera, etenik gabe erabili ahalko da Legorretako Patxi Ezkiaga Kultur Etxea, urtero legez bereziki hornituko duten ordenagailu-ekipo ...
Legorparty informatika zaleen topaketa urriaren 28tik 30era garatuko dute aurten, bi egun horiek barne. Ostiraletik igandera, etenik gabe erabili ahalko da Legorretako Patxi Ezkiaga Kultur Etxea, urtero legez bereziki hornituko duten ordenagailu-ekipo eta konexio azkarreko sarea erakarmen indar jarrita.
Topaketan aritu nahi dutenek aldez aurretik eman behar dute izena. Urriaren 25a da azkeneko eguna. Legorretako udal liburutegian edo Internetez (www.legorparty.es.tl) jakinarazi behar dute han egon nahi dutenek.
Antolatzaileek aurreratu dute bideojokotan azkena atera diren tituluak eta berritasunak izango dira, Legorretan. Partaide guztiek topaketaren elastiko bana jasoko dute opari.
Filmak etzi arte aurkez litezke
Datorren astean Legorretan egingo den jarduera bakarra ez da informatikari buruzkoa izango. Elkartasun astea antolatu dute herriko eragile ugarik, urriaren 26tik 30era. Igandean, hilak 30, burutuko den elkartasun azokan salgai jartzeko gai bilketa egiten ari dira.
Bi lehiaketaren ebazpenak ere emango dituzte urriaren 29an: pintura lehiaketarena, eta film laburrena. Jasotako margolanak herriko tabernetan jarriko dituzte bihar, legorretarrek ikusi eta epaia ematen parte har dezaten.
Film laburren IV. lehiaketara aurkezteko ikus-entzunezkoak, berriz, ostiralerako aurkeztu behar dira, kultur etxean. Elkartasunari buruzkoa izan behar du.













