Alonsok, Muruak eta Careagak irabazi dute Igartubeitik antolatutako Errezeta Lehiaketa
Igartubeiti baserri museoak, Labekoa Berri jatetxearen laguntzarekin antolatutako sagar edo sagardoarekin egindako Errezeten Lehiaketa Francisco Alonsok, Maider Muruak eta Vidal Careagak irabazi dute. Igartubeiti baserri museoaren 10. urteurrenaren eta...
Igartubeiti baserri museoak, Labekoa Berri jatetxearen laguntzarekin antolatutako sagar edo sagardoarekin egindako Errezeten Lehiaketa Francisco Alonsok, Maider Muruak eta Vidal Careagak irabazi dute.
Igartubeiti baserri museoaren 10. urteurrenaren eta Sagardo Astearen harira antolatu zuten museoko arduradunek lehiaketa hori. Irailaren 19tik urriaren 16ra bitarteko epea izan zuten parte hartzaileek beraien errezetak igartubeiti@gipuzkoa.net-era bidaltzeko.
Bi lagunentzako afaria
Igartubeiti baserri museokoek beraiek osatu zuten epaimahaia. Lehiaketak hiru asteko iraupena izan zuen, eta antolatzaileek aste bakoitzean errezetarik originalena bidali zuenari eman diote saria. Irabazle bakoitzak bi lagunentzako afaria etxeratu dute. Alonsok Arkume sahieskia sagarrekin eta sagardoarekin errezetarengatik lortu du saria, Maider Muruak Sagarrekin eta foie-arekin betetako ostorea errezetarengatik eta Vidal Careagak Aza sagar karamelatuarekin eta odolkia errezetarengatik.