Abian dira 2011ko CAF-Elhuyar sariak
Elhuyar Fundazioak eta CAF enpresak abian jarri dituzte 2011ko CAF-Elhuyar sariak. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta narrazio-lanak bultzatzeko helburua du sariketak, eta aurten ere hiru kategoria egongo dira: Dibulgazio-artikulu originalak, gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak, eta zientzia-kazetaritzaren arlokoak. Lanak aurkezteko epea, 2012ko urtarrilaren 27an amaituko da. Dibulgazio-artikulu originalen kategorian, 2.000 euroko bi sari banatuko dituzte antolatzaileek. Sarietako bat dibulgazio-artikulu orokorrei dagokie, eta bestea egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluari. Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioen artean, 5.000 euroko sari bat banatuko dute, gazteei zuzendutako euskarazko literatura-lan hoberena aurkezten duenarentzat. Lan horiek, zientzia edo teknologia-gaien presentzia izan beharko dute. Zientzia-kazetaritzaren arloko lanen kategorian, berriz, 2.000 euroko sari bakarra emango dute, edozein formatu eta generotan 2011n argitaratu diren zientzia kazetaritza lanen artean. Epaimahiko kideak zientzia eta teknologiako adituek zein literatura eta kazetaritza munduko adituek osatuko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Saridunen izenak, 2012ko apirilaren 30a baino lehen jakinaraziko dituzte. Kategoria bakoitzeko oinarriak cafelhuyarsariak.elhuyar.org helbidean eskura daitezke. Informazio gehiago berriz, 943 36 30 40 telefonoan.
Elhuyar Fundazioak eta CAF enpresak abian jarri dituzte 2011ko CAF-Elhuyar sariak. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta narrazio-lanak bultzatzeko helburua du sariketak, eta aurten ere hiru kategoria egongo dira: Dibulgazio-artikulu originalak, gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak, eta zientzia-kazetaritzaren arlokoak. Lanak aurkezteko epea, 2012ko urtarrilaren 27an amaituko da.
Dibulgazio-artikulu originalen kategorian, 2.000 euroko bi sari banatuko dituzte antolatzaileek. Sarietako bat dibulgazio-artikulu orokorrei dagokie, eta bestea egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluari.
Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioen artean, 5.000 euroko sari bat banatuko dute, gazteei zuzendutako euskarazko literatura-lan hoberena aurkezten duenarentzat. Lan horiek, zientzia edo teknologia-gaien presentzia izan beharko dute. Zientzia-kazetaritzaren arloko lanen kategorian, berriz, 2.000 euroko sari bakarra emango dute, edozein formatu eta generotan 2011n argitaratu diren zientzia kazetaritza lanen artean.
Epaimahiko kideak zientzia eta teknologiako adituek zein literatura eta kazetaritza munduko adituek osatuko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Saridunen izenak, 2012ko apirilaren 30a baino lehen jakinaraziko dituzte. Kategoria bakoitzeko oinarriak cafelhuyarsariak.elhuyar.org helbidean eskura daitezke. Informazio gehiago berriz, 943 36 30 40 telefonoan.