Bihar izango du jarraipena Udazken Kulturalak
‘Baginaren bakarrizketak’ antzezlana Udazken Kulturaleko ekintzek, bihar izango dute jarraipena. 18:30ean, erraldoiak eta buruhandiak kalera irtengo dira txistulariez lagunduta, eta herriko haurrak zirika dituztela. Bihar gainera, ‘Vagonero’ izeneko buruhandia irtengo da lehen aldiz kalera. Gauean, berriz, Txalo produkzioak taldearen eskutik, Baginaren bakarrizketak antzezlana ikusi ahalko da Usurbe antzokian. Antzerki emanaldia 22:15ean hasiko da. Sarrerak antzokiko leihatilan edo Kutxanet zerbitzuan erosi daitezke. Larunbatean, musika eta dantza Larunbatean, musikaren eta dantzaren txanda izango da. Izan ere, etzi, egun osoan zehar, Ezkiagako II. Trikitixa Eguna ospatuko dute. Beasaingo, Ordiziako, Lazkaoko eta Irungo trikitilariek parte hartuko dute jaialdian. Goizean, 11:30ean eta Ezkiagako pilotalekutik hasita, kalejira egingo dute herriko auzo ezberdinetara. Itzuleran bazkaria egingo dute, eta ondoren musika eskolakoek emanaldiak egingo dituzte. Loinatz abesbatza Aurtzaka dantza taldeak urteroko emanaldia egingo du larunbatean 19:00etan, Gernika pasealekuko pilotalekuan, eta Loinatz abesbatzak 25. urteurreneko hirugarren kontzertua egingo du 20:00etan Andre Mari Zeruratuaren parrokian. Herriko musika taldeen txanda izango da gauean, 22:00etan kontzertua egingo baitute Lost Chords, Chase de Mayhem eta Sodium Rama taldeek kiroldegiko gazte lokaletan. Igandean, saloi dantzak Aizkorri Mendizale Elkarteak mankomunitatean zehar ibilaldia egingo du igandean, 08:00etan irtenda. 18:30ean berriz, Aguibaile elkarteko eta Dantzaki eskolako kideek saloi dantzen emanaldia egingo dute Gernika pasealekuko pilotalekuan. Ordu berean, [...]
Udazken Kulturaleko ekintzek, bihar izango dute jarraipena. 18:30ean, erraldoiak eta buruhandiak kalera irtengo dira txistulariez lagunduta, eta herriko haurrak zirika dituztela. Bihar gainera, ‘Vagonero’ izeneko buruhandia irtengo da lehen aldiz kalera.
Gauean, berriz, Txalo produkzioak taldearen eskutik, Baginaren bakarrizketak antzezlana ikusi ahalko da Usurbe antzokian. Antzerki emanaldia 22:15ean hasiko da. Sarrerak antzokiko leihatilan edo Kutxanet zerbitzuan erosi daitezke.
Larunbatean, musika eta dantza
Larunbatean, musikaren eta dantzaren txanda izango da. Izan ere, etzi, egun osoan zehar, Ezkiagako II. Trikitixa Eguna ospatuko dute. Beasaingo, Ordiziako, Lazkaoko eta Irungo trikitilariek parte hartuko dute jaialdian. Goizean, 11:30ean eta Ezkiagako pilotalekutik hasita, kalejira egingo dute herriko auzo ezberdinetara. Itzuleran bazkaria egingo dute, eta ondoren musika eskolakoek emanaldiak egingo dituzte.
Aurtzaka dantza taldeak urteroko emanaldia egingo du larunbatean 19:00etan, Gernika pasealekuko pilotalekuan, eta Loinatz abesbatzak 25. urteurreneko hirugarren kontzertua egingo du 20:00etan Andre Mari Zeruratuaren parrokian.
Herriko musika taldeen txanda izango da gauean, 22:00etan kontzertua egingo baitute Lost Chords, Chase de Mayhem eta Sodium Rama taldeek kiroldegiko gazte lokaletan.
Igandean, saloi dantzak
Aizkorri Mendizale Elkarteak mankomunitatean zehar ibilaldia egingo du igandean, 08:00etan irtenda. 18:30ean berriz, Aguibaile elkarteko eta Dantzaki eskolako kideek saloi dantzen emanaldia egingo dute Gernika pasealekuko pilotalekuan. Ordu berean, baina Bideluze plazan, Hortzmuga taldeak Libertia ikuskizuna eskainiko du.