Gaur 75 urte bete dira faxistek bederatzi urretxuar eta zumarragar fusilatu zituztenetik. Etzi, hilak 22, udalek aitortza instituzionala egingo diete euren senideei. Gaur, ordea, urtemuga eguna izanik, senideek lore eskaintza egin diete Hernaniko hilerrian, han fusilatu baitzituzten, eta han baitago jarria haien oroimenezko plaka bakarra. Senitartekoek jarri zuten, ezkutuan. Larunbatean 13:30ean hasiko dute omenaldia Urretxuko udaletxeko atarian. Asier Zaldua