Haur literatura ikastaroa egingo dute Zumarragako Udal Liburutegian
Zumarragako Udal Liburutegiak haur literaturaren inguruko ikastaroa antolatu du. Imanol Mertzerok emango du, euskaraz. Azaroan izango da, astearteetan, Zelai Arizti Kultur Etxean.
Ikastaroan liburuen aukeraketa egiten erakutsiko du Mertzerok, baita ipuinen irakurketarako teknikak ere. Gurasoei eta irakasleei zuzenduta dagoen arren, tailerra irekia da. Izen-ematea zabalik dago jada Kultur Etxean.
Azaroan, asteartero, 18:00etatik 19:30ra izango da. Ikastaroan azalpen teorikoak eman baino, indarra prozeduratan jarriko du gidariak. Talde lana nagusi, behaketa, teoria azalpen laburra, teknika ikaspenak eta eztabaidak izango dira ardatzak.
Mertzerok, partehartzaileen artean, ezinbesteko bibliografia banatuko du, bibliografiari lotutako azalpenak eman eta ibilbide bibliografikoak proposatuko dituelarik.