Ordiziako gaztelekuak bihar ekingo dio ikasturte berriari
Hitzaro Kultur Elkarteak gaztelekua kudeatzeko ardura izango du aurten aurrenekoz, eta horrenbestez, aro berri bati hasiera emango diote. Bihar ekingo dio gaztelekuak ikasturte berriari, baina orain arte bezala, asteburuetan emango du zerbitzua, 16:30e...
Hitzaro Kultur Elkarteak gaztelekua kudeatzeko ardura izango du aurten aurrenekoz, eta horrenbestez, aro berri bati hasiera emango diote. Bihar ekingo dio gaztelekuak ikasturte berriari, baina orain arte bezala, asteburuetan emango du zerbitzua, 16:30etik 20:30era. 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta herriko nerabeek izan ditzaketen beharrak asetzeko leku erreferentea izatea du helburu.