Txokoa txukuntzeko tresna
Ikusmina sortu zuen udaltzainen bulego parean jarritako makinak. Orain arte kantoi horretan, goizean zehar zakarretara botatzen ziren kaxa, kartoi eta abar pilan uzten ziren, behin feria bukatu ondoren, udal garbitzaileek denak jaso eta txukuntzen zuten arte. Horri irtenbidea aurkitu nahian aritu da Ordiziako azokako komisioa. Orain, Sasietarekin elkarlanean, birziklatzearen aldeko urrats esanguratsua eman dute. Jendeak makina ondora botatzekoak eraman behar ditu eta hortara egongo den arduradunak sartuko ditu makinan kartoiak, egurra edo plastikoa. Mil-tek enpresako Marina Hernandok adierazi duenez, «aldian aldiko materiala tinkatuz 175-200 kilo arteko bala edo fardoa egiten du; lotu ondoren birziklatzera eramaten da zuzenean, eta ez zabortegira lehen bezala». Bi astez froga moduan Ordizian izango da prentsa hori, emaitzaren arabera erostearena aztergai da. Arrasateko merkatuan erabiltzen da dagoeneko. Ea Ordiziako honek merezi duen erantzun ona duen. Bestalde, eguraldi euritsua izan zen aspaldiko partez, baina inor ez genuen kexu somatu, lurra lehor delako batetik, eta esperantza pizle delako bestetik; «ea onddoak hasten diren» entzun diogu bati baino gehiagori. Atzokoan ere, 100 kilotik gora onddo salgai ziren, baina kanpotik ekarriak gehienak. Santu guztien eguna Santu guztien eguna ere gerturatzen ari da, eta data horrek bere marka beti uzten du merkatuan. Jadanik lehen loreak Berrobiko Tellerikoak erakusgai jarri zituen Mapi [...]
Ikusmina sortu zuen udaltzainen bulego parean jarritako makinak. Orain arte kantoi horretan, goizean zehar zakarretara botatzen ziren kaxa, kartoi eta abar pilan uzten ziren, behin feria bukatu ondoren, udal garbitzaileek denak jaso eta txukuntzen zuten arte.
Horri irtenbidea aurkitu nahian aritu da Ordiziako azokako komisioa. Orain, Sasietarekin elkarlanean, birziklatzearen aldeko urrats esanguratsua eman dute. Jendeak makina ondora botatzekoak eraman behar ditu eta hortara egongo den arduradunak sartuko ditu makinan kartoiak, egurra edo plastikoa. Mil-tek enpresako Marina Hernandok adierazi duenez, «aldian aldiko materiala tinkatuz 175-200 kilo arteko bala edo fardoa egiten du; lotu ondoren birziklatzera eramaten da zuzenean, eta ez zabortegira lehen bezala». Bi astez froga moduan Ordizian izango da prentsa hori, emaitzaren arabera erostearena aztergai da. Arrasateko merkatuan erabiltzen da dagoeneko. Ea Ordiziako honek merezi duen erantzun ona duen.
Bestalde, eguraldi euritsua izan zen aspaldiko partez, baina inor ez genuen kexu somatu, lurra lehor delako batetik, eta esperantza pizle delako bestetik;
«ea onddoak hasten diren» entzun diogu bati baino gehiagori. Atzokoan ere, 100 kilotik gora onddo salgai ziren, baina kanpotik ekarriak gehienak.
Santu guztien eguna
Santu guztien eguna ere gerturatzen ari da, eta data horrek bere marka beti uzten du merkatuan. Jadanik lehen loreak Berrobiko Tellerikoak erakusgai jarri zituen Mapi Gartziak, hainbat jende ari zen galdezka-eta. Datorren astean askok propio baliatuko dute azoka eguna beraien lore enkarguak egiteko.













