Aurkeztu dute Mintzalaguna proiektua
Mintzalaguna ekimenaren aurkezpena, atzo Euskararen erabilera bultzatzeko, aurten ere Mintzalaguna proiektua jarri dute martxan AEK euskaltegiak eta Beasaingo Udal Euskaltegiak. Atzo arratsaldean egin zuten aurkezpena Igartza jauregian, eta bertan elkartu ziren bi euskaltegietako arduradunak eta Mintzalaguna proiektuan hainbat urtetan parte hartu duten herritarrak. Aurten proiektura batu diren beasaindarrak ere izan ziren aurkezpenean. Mintzalaguna proiektuaren helburua euskararen erabilera bultzatzea dela gogoratu zuen atzo Marian Toledok, udal euskaltegiko zuzendariak, proiektuaren bidez euskaraz dakitenei baina hitz egiten ez dutenei, eta euskara ikasten ari direnei euskaraz hitz egiteko aukera ematen baitzaie. Horretarako, boluntario gisa parte hartu nahi duten herritar euskaldunekin elkartzen dira, astean behin ordu betez, elkarrekin euskaraz hitz egiteko. Mintzalaguna proiektuan izena emateko epea itxita badago ere, urtean zehar ekimenera batu nahi duten guztiek AEK euskaltegiak Urbialde plazaren azpian eta udal euskaltegiak Jose Migel Iturrioz kalean duen bulegora gerturatu behar du, eta bertan izena eman. Udaletxean, Euskara sailean, ere badago horretarako aukera.
Euskararen erabilera bultzatzeko, aurten ere Mintzalaguna proiektua jarri dute martxan AEK euskaltegiak eta Beasaingo Udal Euskaltegiak. Atzo arratsaldean egin zuten aurkezpena Igartza jauregian, eta bertan elkartu ziren bi euskaltegietako arduradunak eta Mintzalaguna proiektuan hainbat urtetan parte hartu duten herritarrak. Aurten proiektura batu diren beasaindarrak ere izan ziren aurkezpenean.
Mintzalaguna proiektuaren helburua euskararen erabilera bultzatzea dela gogoratu zuen atzo Marian Toledok, udal euskaltegiko zuzendariak, proiektuaren bidez euskaraz dakitenei baina hitz egiten ez dutenei, eta euskara ikasten ari direnei euskaraz hitz egiteko aukera ematen baitzaie. Horretarako, boluntario gisa parte hartu nahi duten herritar euskaldunekin elkartzen dira, astean behin ordu betez, elkarrekin euskaraz hitz egiteko.
Mintzalaguna proiektuan izena emateko epea itxita badago ere, urtean zehar ekimenera batu nahi duten guztiek AEK euskaltegiak Urbialde plazaren azpian eta udal euskaltegiak Jose Migel Iturrioz kalean duen bulegora gerturatu behar du, eta bertan izena eman. Udaletxean, Euskara sailean, ere badago horretarako aukera.