Beasaingo lehen errelebo lasterketa antolatu du biharko Bealak taldeak
Bealak korrikalari taldeak antolatuta, Beasaingo lehen errelebo lasterketa egingo dute bihar goizean. Korrilakari taldea sortu zenetik, herrian hainbat proba eta ekintza antolatzeko asmoa erakutsi dute Bealakekoek, eta biharko proba ere «gauza ezberdi...
Bealak korrikalari taldeak antolatuta, Beasaingo lehen errelebo lasterketa egingo dute bihar goizean. Korrilakari taldea sortu zenetik, herrian hainbat proba eta ekintza antolatzeko asmoa erakutsi dute Bealakekoek, eta biharko proba ere «gauza ezberdin bezala» antolatu dute. Bealakeko Koldo Agirrek azaldu duenez, «probaren helburua Beasainen atletismoa bultzatzea» izango da eta, «herriko zein eskualdeko umeei, kirol horretan dauden modalitate ezberdinak erakustea».
Txapelketa benjaminen eta kimuen mailako neska-mutikoei zuzenduta egongo da, eta proban parte hartzeko izen ematea bihar bertan izango da. Izena, 09:30etik 10:00ak ingurura arte eman beharko da Kikara tabernaren atzeko plazan. Lau kidez osatutako taldeak egingo dituztela azaldu du Agirrek: «Benjaminetan, talde bakoitzeko korrikalari bakoitzak 120 metro egin beharko ditu korrika, eta kimuen mailako korrikalari bakoitzak 240 metro». Proba guztia plazaren inguruan izango dela esan du Agirrek.
Hirugarren ekintza da
Bealakekoek orain arte antolatu dituzten ekintzen artean, biharkoa hirugarrena izango da, aurretik Beasaingo Lehen Herri Lasterketa eta Euskal Selekzioko korrikalariekin entrenamendua eginda baitituzte. Euskal Herri mailan antolatzen diren lasterketetara joateko irteerak ere antolatzen dituzte.