Emaneurrek Vallecasera asteburu pasa antolatu du
Ordiziako Emaneurre Realaren lagun taldeak asteburu pasa antolatu du azaroaren 5 eta 6rako Madrilgo Vallecas auzora (Espainia). Rayo Vallecanok eta Realak partida jokatuko dute igande horretan, 18:00etan, eta Emaneurrek Ordiziako eta Goierriko realzale guztiak gonbidatu nahi ditu hara joateko. Izena emateko azken eguna azaroaren lehena da, asteartea. Emaneurreko bazkideek 100 euro ordaindu behar dute, eta bazkide ez direnek 120. Prezio horretan autobusa, hamaiketakoa, hostala eta partidarako sarrera sartzen da. Kutxako 2101 0184 7400125 22207 kontu korronte zenbakian sartu behar da dirua. Informazio gehiagorako 635 20 69 16 zenbakira dei daiteke edota emaneurre@live.com helbidera idatzi. Hauxe da astebururako plana. Larunbatean, azaroak 5, abiatuko dira 09:00etan Ordiziako Arboladitik. Bidean hamaiketakoa egingo dute, Emaneurre taldeak jarritakoa. Igandean, azaroak 6, poteoa egin dute Vallecas auzoan, eta ondoren, 18:00etan, partida ikusiko dute. Norgehiagoka bukatu eta berehala Ordiziarako bidea hartuko dute.
Ordiziako Emaneurre Realaren lagun taldeak asteburu pasa antolatu du azaroaren 5 eta 6rako Madrilgo Vallecas auzora (Espainia). Rayo Vallecanok eta Realak partida jokatuko dute igande horretan, 18:00etan, eta Emaneurrek Ordiziako eta Goierriko realzale guztiak gonbidatu nahi ditu hara joateko. Izena emateko azken eguna azaroaren lehena da, asteartea. Emaneurreko bazkideek 100 euro ordaindu behar dute, eta bazkide ez direnek 120. Prezio horretan autobusa, hamaiketakoa, hostala eta partidarako sarrera sartzen da. Kutxako 2101 0184 7400125 22207 kontu korronte zenbakian sartu behar da dirua. Informazio gehiagorako 635 20 69 16 zenbakira dei daiteke edota emaneurre@live.com helbidera idatzi.
Hauxe da astebururako plana. Larunbatean, azaroak 5, abiatuko dira 09:00etan Ordiziako Arboladitik. Bidean hamaiketakoa egingo dute, Emaneurre taldeak jarritakoa. Igandean, azaroak 6, poteoa egin dute Vallecas auzoan, eta ondoren, 18:00etan, partida ikusiko dute. Norgehiagoka bukatu eta berehala Ordiziarako bidea hartuko dute.