Estanda Ordiziak lidertzari eutsi nahi dio bihar Majorin
Espainiako Zilarrezko maila ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak ligako lau partidetatik laurak irabazi ditu, eta A multzoko liderra da sailkapenean. Bihar lidergoa sendotzeko aukera izango du Majori kiroldegian, Kanariar Uharteetako ...
Espainiako Zilarrezko maila ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak ligako lau partidetatik laurak irabazi ditu, eta A multzoko liderra da sailkapenean. Bihar lidergoa sendotzeko aukera izango du Majori kiroldegian, Kanariar Uharteetako (Espainia) Chaboyme taldea hartuko baitu (18:15). Emilio Ortiz entrenatzaileak azaldu du “partida gogorra” espero dutela, irletakoek defentsa itxian eta kontraerasoan jokatzeko ohitura baitute, eta ondo zaindu beharko dituztelako. Aurreneko aldia da elkarren aurka jokatzen dutena, eta hori ere aurkako faktoretzat jotzen du Ortizek. “Neskak gustura ari dira futbolean, une onean gaude, baina liderrak izanagatik ezin dugu dena egintzat eman. Guk gure jokoa egin behar dugu”. Zaleei Majorira azaltzeko deia egin die.