‘Gatazka hasi da’ antzezlana gaur, Usurben
Irenek, kostako herri txiki bateko termako medikuak, analisi sakonak egin ondoren, bertako urak kutsatuta daudela aurkituko du. Herriko egunkariaren zuzendariak aurkikuntza larri horren berri eman dezan zirikatzen du Irene, baina bere ahizpak, herriko ...
Irenek, kostako herri txiki bateko termako medikuak, analisi sakonak egin ondoren, bertako urak kutsatuta daudela aurkituko du. Herriko egunkariaren zuzendariak aurkikuntza larri horren berri eman dezan zirikatzen du Irene, baina bere ahizpak, herriko alkate izateaz gain termako lehendakaria ere badenak, ez du halakorik nahi, egin beharreko berrikuntzek gastu handiak eragingo lituzkelako. Bainu-etxea bi urtez edo itxi beharko da, eta horrek herritarrentzat hondamendia ekar lezake.
Halaxe laburbildu daiteke gaur gauean Usurbe antzokian ikusi ahalko den Orratx taldearen Gatazka hasi da antzezlana. Udazken Kulturalaren barruan egingo dute emanaldia Usurbe antzokian, 22:15ean hasita. Sarrerak antzokian bertan edo kutxanet zerbitzuan eskura daitezke.