Lapke-ko Zubizarretak bi final jokatuko ditu
Lazkaoko Lapke pilota elkarteak asteburu mardula izango du oraingoan ere, Iraitz Zubizarretak batez ere. Bi final jokatuko ditu pilotari lazkaotarrak, bihar Gartzaronen (Nafarroa) Salaberria lagun duela, Burlatako bikoaren kontra. Etzi Logroñoko (Espa...
Lazkaoko Lapke pilota elkarteak asteburu mardula izango du oraingoan ere, Iraitz Zubizarretak batez ere. Bi final jokatuko ditu pilotari lazkaotarrak, bihar Gartzaronen (Nafarroa) Salaberria lagun duela, Burlatako bikoaren kontra. Etzi Logroñoko (Espainia) Adarragan ariko da, Titin III.a Txapelketako buruz buruko finalean, Castro leitzarraren aurka. Gaur, Lazkaon, 18:00etan hasiko dira infantil eta alebin partidak.













