183 onddo eta perretxiko espezie, Urretxuko Mikologia Asteburuan
<div
Lekaiok antolatutako Mikologia Asteburua izan da, Urretxun. 183 perretxiko eta onddo espezie erakutsi dituzte. Lau taldeetan bereiztu dituzte jasotakoak: baliorik gabekoak (110), jatekoak (44), pozointsuak (27) eta pozointsuak izan daitezkeenak (2).
Erakusketa goizez eta arratsaldez egin dute Areizaga-Kalebarren plazan. Jende gehien eguerdian eta iluntzean egon da, eta horrek gogoeta eragin die antolatzaileei, «iluntzean txartelak irakurtzea zailagoa zelako». Datozen edizioetarako aldaketak egitea pentsatzen ari dira, «agian goizez bakarrik jarri erakusketa». 23 urte dira Mikologia Asteburua antolatzen dutela, bi urteko etenakin