Zaldibian atzo ospatu zen Ardiki Egunean, Maria Luisa Morea amezketarrak irabazi zuen, seigarren aldiz, mondeju lehiaketa. Hogei parte-hartzailek aurkeztu zituzten mondeju zuri sortak. Zaldibian bizi den Moreak iaz ere jantzi zuen txapela, baita 2000n ...
Markak hausten ari da Estanda Ordizia; asteburuan Chaboyme talde kanariarra mendean hartu du, eta zilarrezko ligako lider jarri da. Markagailuan kanariarrek aurrea hartu bazuten ere, berehala egin zuten berdinketaren gola. Handik aurrera, goitik behera...
Partida «zirraragarri» baten ondoren, Ampo Ordiziak garaipen garrantzitsua lortu du Sevillan, Cajasol Ciencias talde sendoaren kontra. Partida oso parekatua izan zen, eta bi taldeek jokatu zuten ondo. Bat aurretik jarri, besteak buelta eman, emozioa ...
Abesbatza Tolosako Nazioarteko Abesbatzen lehiaketan partaide da; bihar eskaniko du kontzertua 19:00etan Urretxuko Martin Donearen elizan.
Guardia Zibilak hamabost lagun atxilotu ditu gaur Nafarroan, Euskal Herriko, Frantziako eta Espainiako hainbat enpresa eta tabernetan lapurretak egitea egotzita. Atxilotuek, 18 eta 54 urte artean dituzte, eta Ordizian bizi diren errumaniar nazionalitat...
Pasa den ostiralean zabaldu zuten Tximistako zubiaren eta tren geltokiaren artean egin duten bidegorria. 300 metroko zatia da, eta Ordiziako bidegorri sarea osatzeko bidean, beste pauso bat dela azaldu dute mugikortasun sailetik. Guztira, 111.000 euroko aurrekontua izan du, eta kopuru horren ia erdia (%47), Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza bati esker finantziatu dute. Proiektu hori egin ahal izateko, geltoki ondoko hainbat aparkaleku kendu egin behar izan dituzte, eta gelditzen direnetan, aparkaldi mugatuko gune urdina jarriko du udalak. Hala onartu zuen osteguneko osoko bilkuran. Gai horrek ere, eztabaida eragin zuen. Iban Asenjo Bilduko zinegotziak, neurri horrekin «herrigunean mugikortasun gehiago» lortuko dela esan zuen. Hala, Ordiziako geltokian trena hartzera autoz datozenek, egun osoan aparkaleku horiek okupatzen egon beharrean, San Bartolomeko aparkalekura jo beharko dute. Asenjoren hitzetan, «gune urdin honen helburua, trafikoa erregulatzea eta mugikortasuna bultzatzea da, ez dirua biltzea, horregatik gune horretan aparkatzeko ez da ordaindu beharko». Beste hiru zati egiteko asmoa Tximista eta geltokia lotzen dituan zatiaz gain ordea, beste batzuk ere egiteko asmoa du udalak. Pasa den astean hasi zituzten institutua eta Majori kiroldegia lotuko dituen bidegorria egiteko lanak ere. Hiru hilabeteko epean bukatu nahi dituzte lanak, eta guztira, 223.000 euroko aurrekontua dute; kasu horretan ere, Eusko Jaurlaritzaren laguntza izango dute obrak [...]
Film laburren gaua izango da biharkoa, eta tartean Gabirian grabatutako Baietz! Filma ikusteko aukera ere izango da tartean, 22:00etatik aurrera gaztetxean.