Ordizian bizi den hamabost laguneko lapur talde bat atxilotu dute
Guardia Zibilak hamabost lagun atxilotu ditu gaur Nafarroan, Euskal Herriko, Frantziako eta Espainiako hainbat enpresa eta tabernetan lapurretak egitea egotzita. Atxilotuek, 18 eta 54 urte artean dituzte, eta Ordizian bizi diren errumaniar nazionalitat...
Guardia Zibilak hamabost lagun atxilotu ditu gaur Nafarroan, Euskal Herriko, Frantziako eta Espainiako hainbat enpresa eta tabernetan lapurretak egitea egotzita. Atxilotuek, 18 eta 54 urte artean dituzte, eta Ordizian bizi diren errumaniar nazionalitateko etorkinak dira denak. Guztira, 59 lapurreta egitea leporatzen diete. Ekainean hasi zen haiek atxilotzeko Octanos operazioa; eta hainbat hilabetez haien atzetik ibili eta gero, gaur atzeman dituzte. Taldeari atzeman dizkioten materialen artean, Zumarragako enpresa batetik lapurtutako erremintak zeuden, 20.000 euroko balioa zutenak.