Tximistatik geltokira doan bidegorria zabalik
Pasa den ostiralean zabaldu zuten Tximistako zubiaren eta tren geltokiaren artean egin duten bidegorria. 300 metroko zatia da, eta Ordiziako bidegorri sarea osatzeko bidean, beste pauso bat dela azaldu dute mugikortasun sailetik. Guztira, 111.000 euroko aurrekontua izan du, eta kopuru horren ia erdia (%47), Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza bati esker finantziatu dute. Proiektu hori egin ahal izateko, geltoki ondoko hainbat aparkaleku kendu egin behar izan dituzte, eta gelditzen direnetan, aparkaldi mugatuko gune urdina jarriko du udalak. Hala onartu zuen osteguneko osoko bilkuran. Gai horrek ere, eztabaida eragin zuen. Iban Asenjo Bilduko zinegotziak, neurri horrekin «herrigunean mugikortasun gehiago» lortuko dela esan zuen. Hala, Ordiziako geltokian trena hartzera autoz datozenek, egun osoan aparkaleku horiek okupatzen egon beharrean, San Bartolomeko aparkalekura jo beharko dute. Asenjoren hitzetan, «gune urdin honen helburua, trafikoa erregulatzea eta mugikortasuna bultzatzea da, ez dirua biltzea, horregatik gune horretan aparkatzeko ez da ordaindu beharko». Beste hiru zati egiteko asmoa Tximista eta geltokia lotzen dituan zatiaz gain ordea, beste batzuk ere egiteko asmoa du udalak. Pasa den astean hasi zituzten institutua eta Majori kiroldegia lotuko dituen bidegorria egiteko lanak ere. Hiru hilabeteko epean bukatu nahi dituzte lanak, eta guztira, 223.000 euroko aurrekontua dute; kasu horretan ere, Eusko Jaurlaritzaren laguntza izango dute obrak [...]
Pasa den ostiralean zabaldu zuten Tximistako zubiaren eta tren geltokiaren artean egin duten bidegorria. 300 metroko zatia da, eta Ordiziako bidegorri sarea osatzeko bidean, beste pauso bat dela azaldu dute mugikortasun sailetik. Guztira, 111.000 euroko aurrekontua izan du, eta kopuru horren ia erdia (%47), Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza bati esker finantziatu dute.
Proiektu hori egin ahal izateko, geltoki ondoko hainbat aparkaleku kendu egin behar izan dituzte, eta gelditzen direnetan, aparkaldi mugatuko gune urdina jarriko du udalak. Hala onartu zuen osteguneko osoko bilkuran. Gai horrek ere, eztabaida eragin zuen. Iban Asenjo Bilduko zinegotziak, neurri horrekin «herrigunean mugikortasun gehiago» lortuko dela esan zuen. Hala, Ordiziako geltokian trena hartzera autoz datozenek, egun osoan aparkaleku horiek okupatzen egon beharrean, San Bartolomeko aparkalekura jo beharko dute. Asenjoren hitzetan, «gune urdin honen helburua, trafikoa erregulatzea eta mugikortasuna bultzatzea da, ez dirua biltzea, horregatik gune horretan aparkatzeko ez da ordaindu beharko».
Beste hiru zati egiteko asmoa
Tximista eta geltokia lotzen dituan zatiaz gain ordea, beste batzuk ere egiteko asmoa du udalak. Pasa den astean hasi zituzten institutua eta Majori kiroldegia lotuko dituen bidegorria egiteko lanak ere. Hiru hilabeteko epean bukatu nahi dituzte lanak, eta guztira, 223.000 euroko aurrekontua dute; kasu horretan ere, Eusko Jaurlaritzaren laguntza izango dute obrak finantziatzeko garaian.
Iban Asenjo zinegotziak aurreratu duenez, datozen hilabeteetan ere beste zati batzuk hasteko asmoa dago. Datorren urtean, tren geltokitik bonberia arteko zatia eta hego-bialeko adarra bukatu nahi ditu udalak. Zati hori osatzeko, CAF enpresak zubi bat eraikiko du, bonberia eta lantegia lotuko dituena.
Foru Aldundiak berriz, 2012. urtean egingo du Ordizia eta Itsasondo arteko zatia. Goierri eta Tolosaldea lotuko dituen bidegorria osatuta geldituko da horrekin.